Slider

Berriak

INAUTERIAK GETARIAN - EGITARAUA -

OTSAILAK 25, larunbata “INAUTERI-FESTA”
INAUTERI FESTA GETARIAN: Incansables txaranga, mozorroen desfilea, lehiaketak, Gure Txeruko dantzariek Euskal Inauteriari keinua, "Eskuetan" flashmob-a frontoian, musika, sariak, dantzaldia.
*** ERAKUSKETA: Kartel lehiaketara aurkeztutako lanak, udaletxeko sarreran ikusgai egongo dira aste osoan, otsailaren 20tik 27ra.

INAUTERIETAKO FLASHMOB-A --- Otsailak 25, 20:00etan, herriko frontoian.

INAUTERIETAKO FLASHMOB-A

Mozorrotu, atondu eta dantzarako prest? OTSAILAREN 25ean duzue aukera paregabea!

Erabakitzeko eskubidearen aldeko flashmob edo koreografia erraldoia antolatu da, Pirritx eta Porrotx-en 'Eskuetan' abestiarekin. Animatzen? Hona hemen jarraitu beharreko pausuak:

1.- Beheko linka ireki
2.- Etxean koreografia ikasi eta entsaiatu
3.- Animatu eta egunean bertan frontoira azaldu

Bigarren estekan duzue Lazkaon 2014an egindako bideoa, ikus dezazuen. Zure eskuetan dago eta. Animatu dantzara!

BONAETXEA PARKEAREN BERRITZEA - BOZKETA PROZESUA

PARTEHARTZE SAILA - GUZTIOK 1! AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK.
BONETXEA PARKEAREN BERRITZEA ( POTZUAGA)
Bi proiektu aurkeztu dira eta irabazlea bozketa bidez aukeratuko da.

Bozkatu ahal izateko baldintzak:
- 2013ean jaioak.
- 2005ean jaioak edo ikasturte honetan L.H.6 egiten ari direnak.