(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

NAZIOARTEKO FLYSH ORGANO JAIALDIAREN AURKEZPENA IZAN DA

NAZIOARTEKO FLYSH ORGANO JAIALDIAREN AURKEZPENA IZAN DA

Gaur aurkeztu da 2022ko Nazioarteko Flysh Organo Jaialdia. Bertan izan dira Santiago Banda, jaialdiaren zuzendaria, Alize Mendizabal eta Aaron Ribas organo interpreteak eta Foru Aldundiko  eta Getaria, Zumaia, Deba eta Orioko udal ordezkariak.

Guztira 5 emanaldi  izango dira; hurrenez hurren,  uztailaren 2an Orion, 9an Zumaian, 16an Deban eta 23an Getarian. Uztailaren 30ean, Jon Laukvik nazioarteko organojole ospetsuak Debako parrokian eskainiko duen kontzertuarekin amaituko da jaialdia.

Emanaldi guztietan sarrera doakoa izango da.


X