ESKATU ZURE BAIMENA
Filmatzeko edo argazki-saio baterako baimena eskatzeko, FILMATZEKO BAIMEN ESKABIDEA bete behar duzu lehenik eta behin, filmaketarako behar guztiak zehaztuz. Jaitsi ezazu imprimaki hori filmatzeko edota argazki-saiorako zure baimenak eskuratzeko. Imprimaki hori ondoren bidali egoitza elektronikoaren bidez, eskaera orokor gisa: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/Default.aspx?idAyto=039&entidad=39&idioma=eu-ES
EKOIZTETXEAK BETE BEHARREKO ESKAKIZUNAK
- Erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopia bidaltzea.
- Kreditu-tituluetan Getariako Udalaren logotipoa sartzea.
- Proiektuari dagozkion datu ekonomikoen berri ematea modu konfidentzialean tratatuko dira
DRONAREKIN GRABAKETAK EGITEKO
Urrutiko kontrolaren bidez pilotatutako aireontziekin (UAS), “dronak” izenez ere ezagunak dira, operazioak egin aurretik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari horren berri ematea, operazio horiek hiri, herri edo jendea bizi den tokietako eraikin-multzoetako eremuen gainean edo aire zabalean dauden jende-pilaketen gainean. EUSKO JAURLARITZAN BAIMENA ESKATZEKO: https://labur.eus/YDg5u
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?
Ikus-entzunezko zure proiektua gure lurraldean garatzeko informazio gehiago behar baduzu, zalantzarik gabe egin iezaguzu kontsulta infoturismo@getaria.eus emailean.