(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Animalien erregistroa

Animalien erregistroa

Deskribapena

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren titularrek, txakurra zentsatuta dagoen udalerriko Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan erregistratu behar dute; lizentzia eskuratzen dutenetik kontatzen hasita, 15 eguneko epea dute erregistro hori egiteko.

Udalerri guztietan dago Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistro bat, espezieka sailkatuta.

Arriskutsua izan daitekeen txakur bat Euskal Autonomia Erkidegora ekartzen bada -betiko edo hiru hilabete baino denbora gehiagorako-, jabeak arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan sartu beharko du txakurra.

Eskaera txakurraren jabeak izenpetu behar du; haren izenean ezin du beste inork izenpetzerik.

Dagokion saila

UDALTZAINGOA

Lekua : Gudarien Enparantza, 1 20808 GETARIA. Telefonoa: 943 896024 faxa: 943140190. email: udala@getaria.org

Ordutegia : 9:00h — 13:00h astelehenetik larunbatera

Administrazio-isiltasuna

Administrazio bidea agortzen du

Oharrak

Arriskutsua izan daitekeen txakur baten ugazabak 5 eguneko epea du Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroari izandako datu-aldaketaren berri emateko.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliek bizitzan zehar izan dituzten intzidente edo gorabehera guztiak; animalia saldu, eman, galdu, lapurtu, akabatu izan denean… hori dena jaso behar da Erregistroan. Animalia bakoitzaren erregistro-orria hil edo akabatzen denean itxiko da, albaitariren batek edo agintaritza eskudunak ziurtatuta.

Animalia lapurtu edo galtzen denean, titularrak, gertakarien berri izan duenetik gehienez ere 48 orduko epea du Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroa jakinaren gainean uzteko.

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak, jarraian adierazten diren egoeratakoren batean sar daitezkeen txakurrak izango dira:

– Hurrengo paragrafoan adierazten diren arrazen arten sartzen direnak.

– Zauri larriak eragiteko gai diren ezaugarri morfologikoak izatea. II Eraskina.

– Jarrera erasokorra daukatenak edota pertsona edo beste animalia batzuei eraso egin dietenak.

Arriskutsu izan daitezkeen taldean sailkatutako txakur bat erosteak berekin dakar aberearen eta jabearen gaineko kontrol handiagoa izatea, halakotzat sailkatu ez direnen aldean. Gure gomendioa da ondo-ondo pentsatzea halako abere baten jabe egin baino lehen, eta aintzat har dadila arriskutsu izan daitezkeen txakurren zerrendatik kanpoko bat hartzea.

Txakur arriskutsuari buruzko legedia:

– 50/1999 Legea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoa.

– 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, EAE txakurrak edukitzeari buruzkoa, II eranskinean ageri diren ezaugarriak dituztenak.

Txakur arriskutsuak diren arrazak

Legearen arabera, ondorengo arrazakoak, arraza tipologiakoak nahiz arraza arteko gurutzaketen barruan sartzen direnak dira arriskutsuak:

– Pit Bull Terrierra

– Staffordshire Bull Terrierra

– American Staffordshire Terrierra

– Rottweilerra

– Dogo Argentinarra

– Fila Brasileiroa

– Tosa Inua

– Akita Inua

Animalia bat arriskutsua den ala ez agintari eskudunak baloratu beharko du, irizpide objektibotan oinarrituta. Balorazioak ofiziozkoa ala notifikazio edo salaketa bidezkoa izan beharko du, albaitari batek egindako aurre-txostenean oinarritutakoa.

Arriskutsu izan daitekeen txakur baten jabearen eta txakur hori paseatzen dutenen betebeharrak

– Adinduna izatea

– Jabeak eta txakurra paseatzen duten pertsona guztiek lizentzia izan beharko dute.

– Jabea erroldatuta dagoen Udalean Arriskutsu Izan daitezkeen Txakurren erregistroan izen emanda egotea.

– Txakur arriskutsu bakarra paseatzea.

– Txakurra muturrekoarekin eramatea.

– Kate edo uhal sendoarekin lotuta eramatea (luzagarria ez dena, gehienez 2m luze).

Arnesak debekatuta daude.

Lizentzia izan beharko dute arriskutsu izan daitekeen txakur bat paseatzen duten pertsona guztiek (adibidez: familia bateko kide GUZTIEK).

Zigorrak

Betebehar horiek ez betetzeak zigorra dakar:

Larria: 300 – 2400 euro

– Txakurra aske eramatea.

– Txakurra muturrekorik gabe eramatea.

– Txakurra erregistratuta ez izatea.

– Lizentziarik gabe eramatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak Udal Erregistroan inskribatzeko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko titularrak duen baimenaren kopia.
  • Animaliaren osasun-agiriaren kopia.
  • Albaitari ziurtagiria txakurraren osasun egoera egiazta-tzen, arriskutsua izan daitekeen txakurtzat hartzeko gaixotasun edo arazorik ez duela esaten. Ziurtagiri horrek, gehienez ere, 12 hilabete izango ditu.
  • Erantzunkizun zibileko aseguru polizaren fotokopia, gutxienez 120.000 euroko estaldura duena, animaliak egindako kalteen erantzunkizuna dela kausa eta poliza horren ordainagiria.
  • Mikrotxipa daukan txakurraren erregistro-orriaren kopia.
  • Mikrotxipa daukan txakurraren erregistro-orriaren kopia.
  • Animalia antzututa dagoela frogatzen duen agiriaren kopia, hala badagokio.

Bulegoan bertan aurkeztu behar da.  Elektronikoki aurkeztu behar da

Instantzia

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Eskaera burutzeko elektronikoki sinatu behar da.

Tramitazio elektronikoa hasi

Informazio osagarria

Udal ordenantza.

P0557-01.pdf

X