(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

EUSKARA ETA KULTURA

Euskara eta kultura

BATZORDE BURUA

– Ekaitz Esteban (eesteban@getaria.eus)

EUSKARA GETARIAN

  • Euskaraldia.
  • Errenta kanpaina euskaraz. Ikusi
  • Etorri berriek euskara ikasteko laguntzak.

EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA       Ikusi

EUSKARAREN ERABILERA NEURKETA

Getarian euskararen kale erabilerak behera egin du

2021eko neurketan, hiztunen %68,4 sumatu dira kalean euskaraz. Gainerako hizkuntzen erabilera askoz apalagoa da: gaztelaniaren erabilera %29,8 da herriko kaleetan, eta beste hizkuntzena, %1,8.

2019ko neurketarekin alderatuta, euskararen erabilerak behera egin du, zortzi puntu baino gehiago; eta gaztelaniaren erabilerak euskararen erabileraren beherakadaren pareko igoera izan du. Beste hizkuntza batzuen erabilera ia bere horretan geratu da.

Udalak egoera honen aurrean aurrekontuetan 10.000 euroko partida berri bat ireki zuen eta euskararen inguruan lan egiten duen lan-talde batekin harremanetan dago herrian gai honen inguruko lanketa egiteko.

Argitalpenak

SAGUZULO HAURREN IRAKURLE-TALDEA22/06/2023Albisteak / Euskara eta hezkuntza / LiteraturaGetariako udalak eta Getariako liburutegiak elkarlanean Saguzulo haurren irakurle-taldea jarriko dute martxan urritik aurrera, LH5 eta LHko haurretzat.   Irakurle-taldeak fenomeno zabaldua dira Euskal Herrian. Aldian-aldian, liburu baten inguruan hitz egiteko elkartu ohi dira irakurzaleak. Getarian 2011tik elkartzen dira Katukale irakurle-taldean eta, urteotan guztiotan, 110 liburu irakurri eta komentatu dituzte elkarrekin.   Ez dira hainbeste haurren irakurle-taldeak, baina abian diren egitasmoek oso emaitza ederrak eman dituzte. Saguzulo haurren irakurle-taldean hilabetean behin elkartuko dira, 8 liburu landuko dituzte urritik maiatzera.   Liburuzaina arduratuko da irakurle bakoitzari hileroko liburuak lortzeaz. Euskarazko liburuak irakurriko dituzte, euskaraz sortuak edo euskara itzuliak. Ikasturtean zehar idazle edo ilustratzaile baten bisita jasoko dute haurrek, berarekin sortze-prozesuaz hitz egiteko.   Literaturarekin gozatzea da helburua, eta liburuek eskain dezaketen guztia zukutzea: hitzaren plazerrean sakontzea, pentsamendua aktibatzea, estetika berriak topatzea, hainbat istorio eta pertsonaiaren eskutik barne eta kanpo munduetara bidaiatzea.   Uxue Alberdi izango da taldeko dinamizatzailea. Liburu-zerrenda bat proposatuko du, ahalik eta interesgarriena eta askotarikoa, eta bertatik hautatuko dituzte taldekideek irakurgaiak. Haurrek ere egin ahal izango dituzte proposamenak, noski. Dinamizatzaileak parte-hartzaileen hitzari emango dio garrantzia, konfiantzazko giro lasaian literaturaz hitz egiteko, haurren iritziak eta emozioak erdigunean jarriz. Bakoitzaren ikuspuntua, gustuak, ulerkera… errespetatu eta besteena entzuten trebatuko dira.   Ekainaren 26an irekiko da izen-ematea liburutegian bertan, eta irailaren16an izango da izena emateko azken eguna.  Irailaren 26 aurkezpen-saio bat egingo dute elkar ezagutzeko, taldearen asmoen berri emateko eta liburuen maletatik lehenengo bi irakurgaiak aukeratzeko.   [...]
SAGUZULO HAURREN IRAKURLE-TALDEA
Getariako Udalak ‘Hazi Euskara Getarian’ kanpaina aurkeztuko du martxoaren 24an21/03/2023Agenda / Albisteak / Euskara eta hezkuntzaHazi Euskara Getarian kanpaina aurkezteko ekitaldia antolatu du Getariako Udalak ostiralerako, martxoak 24. 18:00etan izango da hitzordua, Berdura Plazan, eta getariar guztiei zabaldu die bertaratzeko deia. Kanpainaren euskarri nagusiak bi dira: herriko lau txokotan egindako argazkidun kartelak eta 16 herritarren parte-hartzea duten bi spot, Cristobal Balenciaga Museoan grabatutakoak. Bada, horiek ikusteko ez ezik, euskararen erabileraren inguruan elkarrekin hausnartzeko tartea ere izango dute getariarrek.  2021eko Hizkuntzen kaleko erabileraren 2021eko neurketaren arabera, Getariako hiztunen %68,4 sumatu ziren kalean euskaraz. Aurreko neurketarekin alderatuta, haurren adin tartean bakarrik izan zen igoera, ia puntu eta erdikoa. Beste adin tarteetan, aldiz, beherakada handia izan zen, batez ere, heldu nagusien (20 puntu) eta heldu gazteen (14 puntu) taldeetan. Datu horiek kezka eragin zuten Udalean, eta egoeraren aurrean zerbait egiteko unea zela erabaki zen. Hala, Hazi Euskara Getarian abian da Getarian. Euskararen aldeko hizkuntza hautua indartzea du helburu, herritar bakoitzaren egoeratik abiatuta. Izan ere, kanpainak dioen moduan, Euskararen zabalkunde, garapen eta normalkuntza lanetan ibili direnei esker, getariar gehienak euskaraz hazi gara. Familia, ikasketak, lagunak, aisia, lana… alor guztietan gara eta izan gaitezke euskaldun. Baina euskararen erabilera jaitsi egin da gure kaleetan, eta orain, euskarak, gu behar gaitu. Hazi dezagun euskara Getarian. Euskarriak Kanpainak bi euskarri nagusi ditu: kartelak eta spotak. Kartelei dagokienez, lau dira guztira, eta bakoitzak herriko txoko ezberdin batean egindako irudia darama: moilan, plazan, parkean eta Kale Nagusian. Eszena bakoitzean, gainera, adin-tarte ezberdinetako getariarrak ageri dira, hizketan, jolasean, aisialdian eta lagun artean. Getariarren egunerokotasuna islatzen dute, eta espazio horietan, testuinguru horietan, egiten duten hizkuntzaren erabileraren inguruan pentsatzera gonbidatzen ditu. Spoten kasuan, bi prestatu dira: Iturzaeta Herri Eskolako LH5 eta LH6ko sei ikaslerekin grabatutakoa, bata, eta 25-75 urte arteko hamar getariarrekin egindakoa, bestea. Biak ala biak Cristobal Balenciaga Museoan grabatu dira, eta gidoirik gabe, parte-hartzaileek egindako ekarpenak jasotzen dituzte. Horretarako, ‘Nor da Nor’ jolasa eta hainbat galdera egin zitzaizkien, eta bat-bateko elkarrizketaren irudiak hartu ziren. Getariako Udalak bereziki eskertu nahi die kanpainan parte hartzeko prest agertu izana. Ekitaldia Martxoaren 24an, ostirala, egingo da kanpaina aurkezteko ekitaldia. 18:00etan egin du hitzordua Udalak, Plazan. Intza Gurrutxagak gidatuko du saioa, eta Haritz Alberdi Getariako alkatearekin batera, hainbat herritar igoko dira oholtza gainera. Bideoak proiektatzeaz gain, eta kanpainaren oinarrian dauden galderen inguruan gogoeta egiteko tartea izango da, elkarrekin. Udalak getariar guztiei zabaldu die bertaratzeko gonbita. [...]
Getariako Udalak ‘Hazi Euskara Getarian’ kanpaina  aurkeztuko du martxoaren 24an
LEHEN MUNDUBIRAREN V. MENDEURRENAREN OSPAKIZUNAK. EGITASMOA24/08/2022Albisteak / Datozen ekitaldiak / Elkano500Mundubira / Euskara eta hezkuntzaEGITARAUA Abuztuak 27, larunbata 20:00         Sabrosako Musika Bandaren kontzertua. “A Viagem” cd-aren aurkezpen kontzertua, Salbadore Deuna elian. Irailak 2, ostirala 19:00         Elkano Itsas Herriaren erakusketen irekiera eta Juanita Larando patatxaren harrera-ekitaldia, portuan. Eta gero…hegaluze parrilla 21:30          “Itsasoak pizten gaitu” dokumentalaren emanaldia. Beñat Gereka getariarrak “Itsasoak pizten gaitu” dokumentala estreinatuko du, Bista Onan. Irailak 3, larunbata 10:00       Ur-jolasak: kukaiña eta slakline, Altxerrian. 12:00        Bidasoako erraldoiak, Altxerritik abiatuta. 11:30        Elkano jantzi bildumaren aurkezpena, Amarenak sortua. Cristobal Balenciaga Museoan (aforoa mugatua). 16:00       Arraunketa irteerak patatxan. *** 16 urtetik aurrera eta izena ematea beharrezkoa, turismo bulegoan. 18:00         “Elkarrekin Elkano” haurrentzako ikuskizuna. Ixabel Agirresarobek kontalariak eta Iñaki Martiarena “Mattin” sortzaileen  familientzako ipuin kontaketa irudikatua, Elkano eta bere bidaia protagonista direla.  Berdura plazan. 19:00         Kontzertu berezia: Esne Beltza eta Lagunak, frontoian. Irailak 4, igandea 19:30       Euskal Barrokensembleren kontzertua, elizan. Irailak 6, asteartea 17:00        Elkanoren Lehorreratzea. Vera Cruz karabela bisitatzeko aukera egongo da. Informazioa hurrengo egunetan. Eta … Turismo Bulegoan … Lehen Mundu Biraren erakusketa Lehen Mundu Bira, antzeztutako bisita gidatua, familientzat. *** Informazioa Turismo Bulegoan, infoturismo@getaria.eus, tel. 943140957    [...]
LEHEN MUNDUBIRAREN V. MENDEURRENAREN OSPAKIZUNAK. EGITASMOA
Datorren urteko Lehorreratzearen inguruan parte-hartze prozesua irekiko da Getarian22/07/2021Albisteak / Euskara eta hezkuntza / PartehartzeaGetariako Udalak sustatuta herritarrek lehorreratze ekitaldiari buruz dituzten iritziak eta ikuspegiak partekatzeko saio eta bide desberdinak aktibatuko dira irailean, herriko talde desberdinen parte hartzea bultzatuz Horietan guztietan jasotako ondorioek lagunduko dute, aurrerantzean, Getariak zer nolako Lehorreratze ekitaldia nahi duen irudikatzen Egunotan, prozesuaren iparra izango den talde eragilea osatzen ari da, profil desberdineko 20 bat lagunek osatuko dutena   Datorren urtean, lehen mundu biraren 500 urteak eta Elkanoren lehorreratze ekitaldiaren lehen mendeurrena gogoratuko dira Getarian, 1922an egin zen eta, lehen aldiz, “Joan Sebastian Elkanoren lehorreratzea”. Testuinguru honetan, Getariako Udalak Lehorreratzearen inguruan hausnarketa eta elkarrizketa irekia zabaldu nahi du herrian eta herritarrekin eta hortik jasotako ondorioek lagunduko dute, aurrerantzean, Getariak zer nolako Lehorreratze ekitaldia nahi duen irudikatzen. Ehun urte parada bikoitza egiteko aukera badira eta: batetik urte guzti horietan ekitaldi hori mantentzen eta gauzatzen lan egin duten herritarrei aitortza egin eta eskerrak emateko; bestetik, mendeak dakarren inertzia begirada zabal baten bitartez aztertzeko eta gogoeta egiteko.   Horretarako, 2021eko irailetik abendura bitartean parte-hartze prozesu bat burutuko da, herriko talde desberdinen esku-hartzea bermatuz. Egunotan, prozesuaren talde eragilea izango dena osatzen hasi dira, betidanik herriarekiko konpromisoa eta ekarpenak egiteko gogoa erakutsi duten 20 edo 25 lagunek osatuko duten taldea, alegia.   Esku-hartze dinamikaren helburua izango da getariarrek gaur Elkanoren lehorreratze ekitaldia nola bizi duten ezagutzea, etorkizunean nola irudikatzen duten marraztea eta, 2022 urtera begira, bide berriren bat irekiko ote den aztertzea.   Prozesua irailean abiatu eta abenduan amaituko da. Ekimenaren arrazoiak eta lan dinamikak herritarrei azaltzeko ekitaldi publiko bat egingo da eta, ondoren, talde eragilearekin zein beste herritar taldeekin aurrez-aurreko lan saioak hasiko dira: emakumeak, ekintzaileak, gazteak eta nerabeak, elkarrizketa aberasteko aniztasuna beharrezkoa baita.   Guztira,  zortzi elkarrizketa eta parte-hartze saio egingo dira herritar profil eta talde desberdinekin eta, urrian, herritar guztiei irekitako Mintzodromoa egingo da. Getariarrek galdetegi bidez ere bere ekarpenak egiteko aukera izango dute.    Horietan guztietan jasotako ondorioek lagunduko dute, aurrerantzean, Getariak zer nolako Lehorreratze ekitaldia nahi duen irudikatzen eta, beharrezkoa balitz, horrek berarekin dakartzan egokitzapenak planteatzen.    Getariako Udala martxan jartzen ari den parte-hartze prozesu hau urteotan Lehorreratze ekitaldia errealitate egin duten herritarren ahalegin, ilusio eta ekarpenaren aitortzatik abiatzen da. [...]
Datorren urteko Lehorreratzearen inguruan parte-hartze prozesua irekiko da Getarian
Elkano fundazioaren 2021eko egitarauaren aurkezpena03/05/2021Albisteak / Euskara eta hezkuntzaELKANO FUNDAZIOAREN 2021EKO EGITARAUAREN AURKEZPENA Apirilaren 29an aurkeztu zuten Elkano Fundazioaren 2021. urteko egitaraua. Aurkezpenean izan zen Haritz Alberdi Getariako alkatea eta Fundazioko lehendakaria, Ion Irurzun Fundazioko zuzendariarekin eta Fundazioko beste kideekin batera: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Harkaitz Millan Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua, eta Lourdes Salsamendi Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria. EGITARAU ABERATS ETA ASKOTARIKOA Egitarau aberats eta askotarikoa prestatu da, Euskal Herriko eta beste lurralde batzuetako (besteak beste, Txileko eta Andaluziako) eragile eta erakundeekin elkarlanean. Itsasoari lotuta bizi diren herrien ondare komuna baliatu nahi da, gure herriaren eta lehen mundubirarekin lotura duten beste herrien arteko harremana estutzeko, bai eta gizateriaren historia aldatu zuen gertaeraren inguruko ezagutza berriak sortzen jarraitzeko ere. EZAGUTZA BERRIAK Antolatu diren ekimenetan, jolas-, akademia- eta dibulgazio-jarduerak konbinatzen dira. Herrialde desberdinetako kultura-aniztasuna ikusaraztea, lurralde historiko guztietako euskal herriak ibilbide baten bidez lotzea, eta astronomiari, hizkuntzari edo bidaia hark ekarri zuen eraldaketa globalari buruz hausnartzea izango dira, besteak beste, programatutako ekimenen helburuak. Aipatutako ekimen horiez gain, hainbat hitzaldi eta ikuskizun izango dira, bai Getarian bertan bai Euskal Herriko beste udalerri batzuetan. LEHORRERATZE EGUNERATUA Bestalde, datorren urtean beteko dira 100 urte lehen lehorreratzea egin zenetik, eta Getariako Udala dagoeneko hasi da 4 urtez behin egiten den ekitaldi horren lanketan. Haritz Alberdi alkateak adierazi zuenez, ekitaldi horren inguruko dibulgazio-jardueren egitarau osoa antolatu nahi da, eta, horrekin batera, lehorreratzea eguneratzea da asmoa, egungo gizartearen aniztasun- eta berdintasun-balioak islatzeko eta eskura dugun informazio berria txertatzeko. [...]
Elkano fundazioaren 2021eko egitarauaren aurkezpena
KZgunea apirileko zuzeneko hitzaldiak06/04/2021Albisteak / Euskara eta hezkuntzaKZgunea apirileko zuzeneko hitzaldiak // KZgunea charlas en directo abril Ast, 06/04/2021 – 13:42 KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak. Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko. Apirileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da: 1. astea: Nola gezurtatu berri faltsuak – Apirilak 13, 12:00 – 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen. – Apirilak 15, 12:00 – 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen. 2. astea: Zure kontaktuak sinkronizatu Googleren kontaktuekin – Apirilak 20, 19:00 – 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen. – Apirilak 22, 19:00 – 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen. 3. astea: Podcast-ak entzuteko APP-ak eta webguneak – Apirilak 27, 12:00 – 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen. – Apirilak 29, 12:00 – 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.   Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen. _____________________________________________________________________________________________________________ En KZgunea continuamos con nuestras charlas en directo a través de nuestro canal de YouTube KZguneaTIC. Todas las semanas habrá charlas nuevas de distintas temáticas sobre las TIC, en euskera y castellano, de 30 minutos de duración. Para asistir a nuestras charlas en directo, las personas interesadas únicamente necesitan conexión a Internet, puesto que la entrada al evento de YouTube será totalmente libre (no es necesaria la inscripción previa a la misma). Recordamos, además, que todas las charlas quedarán grabadas en nuestro canal de YouTube para su visionado en diferido. La planificación de las charlas de abril es la siguiente: Semana 1: Cómo desmentir noticias falsas – 13 de abril, 12:00 – 12:30/ Euskera. Enlace a la charla aquí. – 15 de abril, 12:00 – 12:30 / Castellano. Enlace a la charla aquí. Semana 2: Sincroniza tus contactos de Google – 20 de abril, 19:00 – 19:30 / Euskera. Enlace a la charla aquí. – 22 de abril, 19:00 – 19:30 / Castellano. Enlace a la charla aquí. Semana 3: Apps y webs para escuchar podcasts – 27 de abril, 12:00 – 12:30 / Euskera. Enlace a la charla aquí. – 29 de abril, 12:00 – 12:30 / Castellano. Enlace a la charla aquí.   Toda la información sobre el servicio de charlas a distancia en directo de KZgunea la tienes aquí.       Adjuntos:  Apirileko programazioa kartela EU.pdf  Cartel programacion abril ES.pdf Getariako Udala newsletter [...]
KZgunea apirileko zuzeneko hitzaldiak
ABENDUAREN 3A EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA – UDAL ADIERAZPENA02/12/2020Albisteak / Euskara eta hezkuntzast, 02/12/2020 – 12:52 ABENDUAREN 3an EUSKARAREN NAZIOARTREKO EGUNA DELA ETA, GETARIAKO UDALAK HONAKO ADIERAZTEN DU: lnoiz inork pentsatuko ez zukeen eran jo gaitu gaitzak. Beste horrenbeste, gaitzaren ondorioek. Mundu osoa, gizarte guztiak, egitura guztiak, pertsona guztiok jarri gaitu geure benetako neurriaren aurrean, buruz buru. Kupidarik gabe utzi du agerian ahaztu nahi genukeen zerbait: zaurgarriak gara; zaurituta gaude. Erantzukizunaren bidetik heldu diogu erronkari, denon indarrak batuz, Bai baitakigu ez dagoela beste irtenbiderik. Euskararen hiztun gizarteak ere sufritu du pandemiaren eragina, bereziki erabilera mailan. Zentzu horretan, erakunde publikoen konpromisoa sendoa eta egindako lana handia izanagatik ere, ezin izan diogu nahi bezala erantzun. Euskaldunok, baina, ezin dugu ahaztu badela funtsezko ekarpen bat, gizarteahalegin itzel eta miresgarri horren osagai ezinbestekoa eta geure esku soili dagoena: euskaraz egin behar diogu aurre mundu mailako krisiari; euskaraz egin behar dugu ilunpetik argira eramango gaituen bidea; euskaraz sendatuko gara, euskaraz sendatuko dugu geure gizartea; euskaraz besarkatuko ditugu mundu osoko gizakiak, Bat garelako. Euskaraz bat mundu osoarekin. Horixe da euskaldunok -neurri batean edo bestean euskaraz bizi garen munduko herritarrok, alegia- euskara gero eta gehiago, gehiagorekin et gehiagotan eiabiliz giza garapenari egiten diogun ekarria. Gizarte kudeaketa aurreratuari gaineratzen diogun balio erantsia. Banaka heltzen diogu, jakina, euskaraz gero eta gehiago bizitzeko konpromisoari. Nahitaezko zutabea baita norberaren eginahal hori edozein aurrerabidetan, oso bereziki gizarte prozesu konplexuetan, eta horixe da euskara biziberritzea helburu duena ere: gizarte prozesu konplexu bat, ertz eta osagai ugari duena. Ongi asko dakigu hori mundu osoko euskaldunok, Badakigu, besteak beste, euskaldunok euskararen hiztun gizartea osatzen dugula, eta Euskaraldian norberaren erabakimenetik abiatzen dela euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzerakoan inguruan hainbatetan sortzen zaizkigun oztopoak gainditzeko bulkada Baina badakigu, era berean, ezinbestekoa dugula elkarrengana biltzen gaituen bulkada ere. Norabide biko bektorea baita euskara eta euskaldunok lotzen gaituena: euskarak herri egiten gaitu; euskal hiztunon komunitateak egiten du euskara orainaren eta etorkizunaren hizkuntza. Bide horretatik heldu zaizkio beti euskarari aurrerapauso behinenak: norberaren eta gizartearen konpromisoak sendo uztartzetik; unean uneko beharrizanei euskaraz erantzuteko erabaki sendotik; etorkizunerako bidea euskaraz zolatzeko euskal instituzioek, gizarteak eta gutariko bakoitzak egindakotik. Euskaraldiak eskaintzen digu aurten berriz ere zailtasunak aukera bilakatzeko abagunea, krisia aukera bihurtzeko lanabesa. lngurumari aldrebesean dator, ezbairik gabe, aurtengoa, eta horrek areagotu egingo du guztion eta bakoitzaren konpromisoaren balioa, administrazio eta erakunde publikoena barne. Aurrengoan, balio berezi batez apainduko da ahoa bizi, belarria prest eta bihotza kartsu dugun guztion ekimena, Aurtengoan, inoiz baino erabakigarriagoa izango da euskararekiko gertutasunezko keinu praktiko oro, euskal hiztunongandik zein euskararen zabalkundean erdaretatik lagundu nahi dutenengandik datorrela ere. Esanahi berezi batez jantziko da aurten, ezinbestez, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko ahalegina: egokitu zaigun ataka larritik ateratzeko erabakiari, euskaraz ateratzearen ezinbestekotasuna erantsiko diogu euskal hiztun nahiz euskararen lagun orok. lzan ere, bagenekien euskaraz zetorrela geroa, euskaraz ere mintzo dela etorkizuna, eta aurten beste zerbait ikasi dugu: egoera zailetatik ateratzeko eginahalean lagungarri dugu euskara, bidelagun ezinbestekoa. Krisialditik sendoago ateratzea helburu dugun honetan, erabil dezagun euskara ere aurrera egiteko lanabes gisa.   Euskaraz biziberritu behar dugulako geure gizartea, Euskararen ahotsa zor diogulako munduari. Euskaraz garelako munduko herritar. Euskara aurrerabidea delako.                                                                                                                             Getarian 2O2Oko abenduaren 2ean [...]
ABENDUAREN 3A EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA – UDAL ADIERAZPENA
X