(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ASTEBURUAN GETARIARROK MUSEORA!

ASTEBURUAN GETARIARROK MUSEORA!

Ost, 30/10/2020 – 10:38

[EUS]

Eusko Jaurlaritzak EAEn ezarri dituen mugikortasun-murrizketak direla eta, gure hurbileneko komunitateari, Getariako herritarrei, Museoa doan bisitatzeko gonbitea luzatzen diegu asteburu honetan, urriaren 31n eta azaroaren 1ean. Museoa era librean bisitatzeko aukera izateaz gain, bestelako zerbitzu eta jarduera hauek ere antolatu ditugu:

  • Bisita gidatu programatuak 11:15etan (euskaraz), 12:30etan (euskaraz) eta 16:00etan (gaztelaniaz). Gehienez ere, 5 bisitari + 1 gida taldeko.
  • Familia tailerra 17:30etan (euskaraz). Gehienez ere, 4 nukleo familiar saio bakoitzeko.

Erreserbatu zure plaza 943 00 88 40 telefono zenbakian edo/eta info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidean.

https://www.facebook.com/cristobalbalenciagamuseoa/videos/941628219694452

Informazio gehiago gure webgunean: http://bit.ly/cbmBisitatu


X