(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GIZARTE ZERBITZUAK

ESKAINITAKO ZERBITZUAK

Getariako Udalaren Gizarte Zerbitzuak herritarren eta elkarte guztien eskura daude, eta bere helburua herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea da. Gizarte Zerbitzuen funtzio nagusienetakoa da eskubide eta baliabideei buruz informazioa ematea, balorazioa egitea eta orientatzea. Herritarrari gizarte baliabideei buruzko informazioa emango zaio, eskaera egin duen pertsonarekin batera eskaerari bide eman dion egoera baloratuko da, eta kasu bakoitzerako egokienak diren zerbitzu, prestazio eta laguntzak abian jarriko dira.

Gizarte zerbitzuen funtzio nagusiak, beste batzuen artean, ondorengoak dira:

  • Dauden gizarte baliabideen berri eman eta orientabideak eskaintzea.
  • Diagnostikoak eginez eskaeraren inguruko balorazioa egitea.
  • Gizarte eta familia arloko esku-hartze proiektuak prestatu eta burutzea.
  • Hainbat prestazio eta gizarte baliabideren tramitazioa kudeatzea.
  • Prebentzio eta gizarteratze proiektu eta zerbitzuak kudeatzea.

Gizarte zerbitzuak

, GIZARTE ZERBITZUAK, Getariako UdalaTelefono bidez hartu txanda : 943 89 60 24

Udal tramitazioa Getarian bizi diren 70 urettik gorakoen txostena

 

X