(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Elkanoren jai eguna

Elkanoren jai eguna

Ast, 04/05/2021 – 20:53

2022ko irailaren 6a, Elkanoren jai egun izango da.

Getariako Udala eta  Fundazioko kide desberdinon artean konpartitzen eta baloratzen ari zen proposamena zen. Izan ere, 2022ko irailaren 6an 500 urte izango dira XVI. mendeko gertaerarik garrantzitsuenetariko bat gauzatu zela: Lehen mundu bira, tartean Elkano, gure herrikidea.”

Honek aukera ematen digu Getariako ‘lehorreratzea’ egun berean, irailaren 6an egiteko, duela 100 urte lehen aldiz Getarian antolatu izan zen bezala; izan ere ekitaldi horren mendeurrena ospatuko dugu 2022an. Horretarako lehorreratzea XXI. mendera ekartzeko lanketan arituko gara datozen hilabeteetan, udala zein herritarrak.

Momentu egokia izan daiteke munduari bestelako betaurrekoekin begiratzeko, mundubirari gure hitzak jartzeko, ohikoak egiten zaizkigun kontakizunetatik aldendu eta hamaika kolorez osatuta dagoen mundua balorean eta balioan jartzeko. 2022ko irailaren 6ko egunaren bueltan antolatzen dena berdintasunetik munduaren aniztasuna aldarrikatu eta balorean jartzeko izan behar du, datozen belaunaldiei egin diezaiekegun mesederik handiena delako.

 


X