(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Enplegu deialdia (lanbide): udaltzaingo laguntzaileak

Enplegu deialdia (lanbide): udaltzaingo laguntzaileak

Ast, 05/05/2021 – 08:34

Lanbiden publikatu da deialdi berria Udaltzain laguntzaileentzako:

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_DETALLE_OFERTA_TRABAJO?LG=E&ML=…

KODEA: 162021002660

  • Modalitatea: ALDI BATERAKO LAN-KONTRATUA
  • Iraupena 4 hilabete
  • Plaza-kopurua: 12

Udaltzain laguntzaileak behar dira 2021eko udan trafikoa eta aparkalekua (TAO) kontrolatu eta erregulatzeko.
Ezinbesteko baldintzak: 18 urtetik gorakoa izatea eta derrigorrezko hezkuntza beteta izatea, aurrekari penalik ez izatea (nahitaezko egiaztagiri dokumentala), eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasun fisiko edo psikikorik ez izatea (nahitaezko agiri bidezko egiaztapena), B-1 gidabaimena izatea, zerbitzuaren erabiltzaileak ulertzeko eta artatzeko behar adina euskara-ezagutza izatea (ahozko proba egingo zaie titulaziorik ez dutenei).
Baloratu beharreko baldintzak: esperientzia lan mota honetan, ingelesaren eta frantsesaren ezagutzak,  familia kargak izatea, langabetua izatea eta Getaria bizitzea.
Kontratuaren iraupena: 4 hilabete
Gutxi gorabeherako soldata gordina: 1.635,54 euro
Lanaldi mota: osoa, 10: 00etatik 20: 00etara, astelehenetik igandera, eta astean bi atseden-egun, txandaka (ez dira nahitaez bat etorri behar asteburuekin).

Departamento:
Idazkaritza

X