(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Udaleku alternatiboak 2021

Udaleku alternatiboak 2021

Ast, 04/05/2021 – 11:40

UDALEKU ALTERNATIBOAK 2021

Aurten ere, COVID-19a oraindik gure artean izan arren, udalekuak antolatzeko intentzioa dugu. Aurreko urtean bezala, aurtengo udalekuak ere ez dira beti bezalakoak izango, egoera berrietara egokitzen joan behar baitugu.

Getariako udaleku irekiak 2021eko uztailaren 1etik 30era egingo dira eta HH3tik LH5erako adin tartean dauden haurrek eman ahal izango dute izena. Aurtengo egoera aztertuta, lehengo urtean bezala, Txiki Txokorik ez egitea erabaki da. Taldeak txikiagoak izango dira, haurrak urteka banatuko baititugu (*egoeraren arabera talde txikiagoak egingo ditugu), honela talde txikiagotan Getariako kale eta txoko desberdinetatik ibiliko gara.

Izen-emateari dagokionez, galdetegi honen bitartez egin beharko da. Bertan, haur eta gurasoen datuak jasoko ditugu eta aurrerago, udalekuak2021urritza@gmail.com posta elektronikoa erabiliko dugu baimenak eta osasun-txartelak jasotzeko. ORAINDIK ORDAINKETARIK EZ DA EGIN BEHAR.

Horrez gain, Urritza Aisialdi Elkarteak segurtasun eta higiene neurri guztiak errespetatuko dituela ziurtatzen dizuegu.

URRITZA BETI DABIL KANTARI, GETARIAKO GAZTEDIARI ESAN EUSTEKO GOIARI!!!

Laister arte!!!!!!!!

URRITZA AISIALDI ELKARTEA

Oharra: GALDETEGIA BETETZEKO ASTEBETE DUZUE: MAIATZAREN 10etik 17ra.

IZEN EMATEA – GALDETEGIA BETE   (galdetegiaren esteka)


X