(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Getarian egingo den Bertso Eguneko sarrerak turismo bulegoan jarriko dira salgai, urtarrilaren 26tik aurrera

Getarian egingo den Bertso Eguneko sarrerak turismo bulegoan jarriko dira salgai, urtarrilaren 26tik aurrera

Ost, 21/01/2021 – 12:17

Getarian egingo den Bertso Eguneko sarrerak turismo bulegoan jarriko dira salgai

Pandemiak bertso plazan izan duen eragina kontuan izanik, Bertsozale Elkarteak bertso plaza hauspotzen jarriko du indarra bereziki datozen hilabeteetan. Jomuga horrekin antolatu ditu Bertso Egunak.

Hiru Bertso Egun izango dira aurten: otsailaren 13an, Iruñean (Nafarroa); martxoaren 27an, Getarian (Gipuzkoa) eta maiatzaren 22an Hazparnen (Laburdi).

Getariako Balenciaga museoak hartuko du martxoaren 27ko Bertso Eguna. Alaia MartinUnai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabal lemazain dutela.

Saio hauetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian salgai daude dagoeneko eta aurrez aurre erosteko salgai datorren asteartean jarriko dira herriko turismo bulegoan. Hiru sarrera mota egongo dira:

  • Arrunta: 12€
  • Bazkideena: 9€
  • Gazteena: 6€

Aretoan ez ezik, Internetez zuzenean

Pandemia aroak ere ekarri du berrikuntzarik: ahalik eta zale gehiagorengana iritsi asmoz, bertatik bertara jarraitu ahal izango dira saioak, baina baita Internetez ere, www.bertsoa.eus atariaren bidez. Internet bidez jarraitzeko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu beharko dira.


X