EUSKARAREN ERABILERA NEURKETA
Getarian euskararen kale erabilerak behera egin du
2021eko neurketan, hiztunen %68,4 sumatu dira kalean euskaraz. Gainerako hizkuntzen erabilera askoz apalagoa da: gaztelaniaren erabilera %29,8 da herriko kaleetan, eta beste hizkuntzena, %1,8.
2019ko neurketarekin alderatuta, euskararen erabilerak behera egin du, zortzi puntu baino gehiago; eta gaztelaniaren erabilerak euskararen erabileraren beherakadaren pareko igoera izan du. Beste hizkuntza batzuen erabilera ia bere horretan geratu da.
Udalak egoera honen aurrean aurrekontuetan 10.000 euroko partida berri bat ireki zuen eta euskararen inguruan lan egiten duen lan-talde batekin harremanetan dago herrian gai honen inguruko lanketa egiteko.