(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ELKANO 500 MUNDUBIRA: Berdura Plazako hormairudiaren irekiera ekitaldia

ELKANO 500 MUNDUBIRA: Berdura Plazako hormairudiaren irekiera ekitaldia

Uztailak 1, 18:30etan Berdura Plazan.

Getariako Udala, ezagutzaren mendeurrena deitu diogun honetan, Elkano – Mundubirarekin herrian hainbat egitasmo aurrera ateratzen ari da. Bide horretan, azken asteetan eskolako haurrek egindako lanak, monumentoko plakaren eguneratzea eta Turismo bulegoko erakusketaren inagurazioa izan ditugu.

Asteak daramatzagu herriko Berdura Plazan gaiaren inguruko horma-irudi bat osatzen eta amaitu da; zeramikazko piezekin hormak itxura berritua eta ederra hartu du. Baina benetan interesantea egitasmoak jasotzen duen kontakizuna eta honekin bat etorkizuna proiektatzeko ahalmena dira; guk gure historia idazten jarraitzea.

Ormairudiaren kontakizuna bi ardatzen inguruan antolatu da:

  • Amesten dugun mundua
  • Iraganaren aitortzatik etorkizun berri batera

Berdura plaza ostegun goizean goiz irekiko da eta jada herritarrok gurea den txoko horretaz gozatzeko aukera izango dugu berriro. Baina arratsaldean, 18:30etan, ekitaldi xume bat antolatu da kontakizuna azaldu eta herritarrekin hartu-emana izateko.