(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

SALBADORE JAIETAKO MARMITAKO TXAPELKETAN IZENA EMATEA UZTAILAREN 17TIK 24RA

SALBADORE JAIETAKO MARMITAKO TXAPELKETAN IZENA EMATEA UZTAILAREN 17TIK 24RA

XXV. MARMITAKO TXAPELKETA (abuztuak 5, larunbata)

Salbadore jaietan izango den MARMITAKO TXAPELKETAn izena emateko epea datorren astean zabalduko da.

Izen ematea: uztailaren 17tik 24ra, 13:00ak arte, udaletxean.

OHARRAK:

  • Taldeak 2 sukaldariz osatuko dira (bietako bat getariarra)

  • Uztailaren 26an zozketa egingo da izena eman dutenen artean.

  • Gehienez 38 parte-hartzaile (bikote) onartuko dira.

  • 2022ko sarituak zuzenean sartuko dira zozketatik pasatu gabe, betiere pertsona berak badira, eta izena emateko epearen barruan eman beharko dute.

  • Zozketa egin eta hurrengo egunetan, lehiaketan parte hartuko dutenek ahalik eta zehatzen baieztatu beharko dute zenbat pertsona izango diren bazkaltzen.

 

 

 


X