(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

MALEN IZETAK IRABAZI DU GETARIAKO I. MIKRO-IPUIN LEHIAKETA

MALEN IZETAK IRABAZI DU GETARIAKO I. MIKRO-IPUIN LEHIAKETA

Ost, 05/07/2018 – 20:44

Malen Izeta donostiarrak irabazi du Getariako Udal Liburutegiak lehenengo aldiz antolatu duen Mikro-Ipuin Lehiaketa.

Udaleko Kultura eta Euskara teknikariek, Udal Liburutegiko liburuzainak eta diseinatzaile grafiko batek osatu dute epaimahaia, eta Izetak aurkeztutako lanaren “originaltasuna, hizkuntzaren zuzentasuna eta irudiaren kalitatea” eta “irudiaren eta ipuin laburraren arteko lotura” goraipatu ditu taldeak erabakia hartzerako orduan.

Bi lagunentzako abentura txangoa irabazi du Izetak, eta honako lau egitasmo hauetako bat aukeratu beharko du: Oñatiko Arrikrutz kobetan abenturazko bisita espeologikoa; zetazeoak ikusteko irteera Mater itsasontzian; Mendexa Abentura Parkerako sarrera eta stand up paddle saioa; eta Oria ibaiaren jaitsiera kayakean.

Getariako Udal Liburutegiak joan zen hilean abiatu zuen lehiaketa, 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta. Itsasoa gaitzat hartuta, parte hartzaileek gehienez 150 hitzeko ipuina argitaratu dute Instagramen, irudi batekin lagunduta.


X