(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZEN EMATEA ZABALIK

GETARIAKO GURASO ESKOLAN IZEN EMATEA ZABALIK

IZENA EMATEKO EPEA urriaren 27ra arte

IZENA EMATEA:

Iturzaeta Ikastetxeak WhatsApp bidez bideratuko du.

Beste guztiak: gizartekintza@getaria.eus

 

Guraso Eskola:

Jaio eta hasierako urteek garrantzia gero eta nabarmenagoa dute; izan ere, garai honetan norbanakoaren garapenak eta heldutasunak hainbat forma hartuko ditu ikasitakoaren arabera eta honetarako izandako prozesuaren arabera.

Ezinbestekoa da beraz, prebentzio-lana; honek hasierako urte hauetan garapen eta bizipen egokiak izaten lagunduko du, eta ondorioz pertsona horrek bizi-kalitate ona izango du etorkizunean.

Honek guztiak haurren garapenean zutarri diren bi erakunderekin lan egitea dakar: familia eta eskola. Horregatik, gurasoek eta  irakasleek haurren hezkuntzari dagozkion hainbat kontzeptutan eta helburutan bat egitea komeni da.

 

Nori zuzenduta:

0tik 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei

 

Ikastaroaren metodologia:

Guraso-eskolak dituen helburuak direla eta, metodologiak ezin du azalpen hutsa izan, ez eta pasiboa edo teorikoa ere, honela ezingo genituzke helburuak lortu. Aldaketak ez dira arrazoi bidez bakarrik egiten: horregatik metodologiak parte hartzailea behar du izan, irekia. Helburuak betetzeko lanean dihardugun guraso taldearen izaera kontuan hartu behar dugu; gutxieneko segida bat eman behar diogu prozesuari, talde lan dinamikoa izango da metodologiaren oinarria.

 

Gaiak:

Jorratu daitezkeen gaien zerrenda zabala da:

  • Lotura afektiboak eta atxikimendua
  • Haurren arteko gatazken kudeaketa
  • Jolasaren garrantzia
  • Hezkidetza familian
  • Zerotik hamabi urte bitarteko garapen psikosomatikoaren deskribapena
  • Elikadura
  • Adimen emozionala: kudeaketa, psikosomatizatzea, …
  • Mugak eta zigorrak
  • Gurasoen heziketaren funtzioaren eta eskolaren arteko harremana
  • Heriotzaren bizipena landu
  • Sexualitatea ……………….

 

Ikastaroaren ezaugarriak:

– Talde mugatua:  Ikastaroa egiteko, gutxienez 10 pertsona beharko dira talde osatzeko.

– 8 saio, ordu eta erdikoak: Ostiraletan 14:30tik 16:00ra izango dira eta egunak lehenengo saioan (Urriak 29) finkatuko dira.

 

Nork emanda:

Harremanak Elkartea: psikologia, psikoterapia eta sexologian adituak

Lekua: Ulpiano Aretoa.

– – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –

 


X