(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Udalak 196 eguzki panel jarriko ditu datorren urtean

Udalak 196 eguzki panel jarriko ditu datorren urtean

Panelak Iturzaeta ikastetxearen teilatuan ezarriko ditu, eta 84.000 euroko inbertsioa eskatuko du. Trukean, hamabi udal eraikinek behar duten energiaren% 25 lortuko da bide horretatik. Herritarrekin lanketa ere egingo dute udalak eta Goienerrek energia komunitateak sortzeko, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua ezartzea ere aztertuko du.

Klima aldaketa eta ondorioak mugatzeko ikerketa

Getariako Udala 2020 eta 2021 urteetan klima-aldaketa eta haren ondorioak mugatu eta garapen jasangarriago bat lortzeko hainbat urrats ematen ari da. Batetik, Klima aldaketaren aurkako plana idazten ari da eta bestetik, paraleloki, egungo energia ereduan aldaketak ezartzea aztertzen ari da.
Getariako Udalak Goiener eta Nafarkoop kooperatibekin elkarlanean energia eraginkortasuna sustatu eta energia berriztagarriak ezartzeko ikerketa egin du. Izan ere, etorkizuneko belaunaldien, getariarren, ongizatea bermatzen duen eredu energetiko berri eta jasangarri bat lortu nahi da herrian eta horretarako trantsizio energetikoan urratsak eman nahi dira. Jada Europar Batasunak hainbat neurri ezarri ditu 2030rako eta EAEko jasangarritasun energetikorako legeak ere beste konpromizo batzuk ezartzen dizkie Udalei.

196 eguzki panelak udal eraikinetan 2022 urtean

Bide horretan, Getariako Udalak, Nafarkoop en laguntzarekin, Udal titulartasuna duten eraikinen kontsumo energetikoa aztertu eta autokontsumora egokien egokitzen diren 12 instalazio aukeratu ditu.
Aipatu berri dugun azteketa horrek datorren argazkia utzi digu: Udalaren titulartasuna duten 12 instalazio horien% 25 inguru autokontsumotik lortu dezakeela eta sortzen den soberakina zatia saldu.
Edo beste Modu batetara esanda, Getariako Udalak urtero energia kontsumoan 8.592 € inguru aurreztuko lukeela eta 30 urtean, 192.756 € aurrezte garbia edukiko duela. Aldaketa klimatikoaren aurkako lanketan ere autohornikuntza instalazio horiei esker, 40 urtean atmosferera 655 tonelada CO2 isuri ekidingo liratezke.

Inbertsioa eta amortizazioa

Aipatu berri dugun ondorio horretara iristeko Getariako Udalak 84.579 € inbertituko ditu 196 eguzki paneletan. 2022. urtean .

Gainera, eta instituzio desberdinek ateratzen dituzten diru-laguntza desberdinei esker, egindako inbertsioa 8 urtetan amortizatuko litzateke.

Komunitate energetikoak 2022 begira

Bada Getarian 2022an Trantsizio energetikoaren inguruan martxan jarriko den beste dinamika bat. Goinerrekin elkarlanean herritarrekin Energia Komunitateak sortzeko lehen urratsak emango dira . Komunitate hauei esker Getariarrak energiaren inguruan eman behar diren pausu desberdinen inguruan hitz egin eta erabakitzeko aukera zabalduko da.

Ibilgailu elektrikoak errekargatzeko puntuak

Azkenik, eta europatik datozen diru-laguntza desberdinez baliatuta, ibilgailu elektrikoak kargatzeko punturen bat ezartzeko aukera aztertzen ari da Getariako Udala.


X