(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

“Heriotzaz hitz egin dezagun” – heriotzari buruz dugun harremana lantzeko saioak Getarian.

“Heriotzaz hitz egin dezagun” – heriotzari buruz dugun harremana lantzeko saioak Getarian.

Getariako Udalak, “Heriotzaz hitz egin dezagun” heriotzari buruz dugun harremana lantzeko, lau saio antolatu ditu, Manex Beristain Agirrek gidatuak.

Lehenengo saioa martxoaren 30ean izango da, 19:00etatik 21:00etara, Alondegian.

Saioak irekiak eta doakoak dira.

Noiz: martxoak 30 / apirilak 20 / maiatzak 25 / ekainak 15


<<<< HERIOTZAK bizitza bizitzera bultzatzen nau.

Heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederra. Norbere heriotza barneratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kexka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu. Beti ere heriotza, bizitzaren parte bezala ikusiko dugu eta bizitzan jarriko dugu fokua. Bizitza, galtzeko eta joaten uzteko artea omen da. Beraz agurtzen naizenean, berriarentzako lekua uzten dut. >>>>>


X