(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ARRAUN KONTUAK

ARRAUN KONTUAK

Gipuzkoako Batel Liga ospatu zen Orion.Larunbat arratsaldean ospatu zen 2014ko Gipuzkoako Batel Ligaren hamabigarren jardunaldia. Berez Mutrikun egitekoa zen, baina itsaso zakarra zegoenez, aurrez erabaki zen leku aldaketa. Getariako Arraun Taldeko neska mutilek emaitza ezberdinak izan dituzte. Batzuk ondo, eta beste batzuk ez hain ondo. Kontuan hartu behar da, gainera, kaleen artean tarte handia zegoela. Senior mailan ezik, gainontzeko mailetako irabazleek lehendabiziko kaletik aritu ziren.Jardunaldi bakarra falta da liga amaitzeko. Hain zuzen datorren igandean, martxoaren 30ean, bukatzen da, eta Getarian ospatuko da.Mutil infantiletan gure ontzia zazpigarren sailkatu zen, irabazi zuen Zarautz A ontzitik 24 segundora. Ligako sailkapen orokorrean bosgarrengo postuan jarraitzen du gure taldea.Mutil kadete mailan emaitza ederra izan dugu. Aurreko jardunaldian B ontziak galdutako puntu kopurua berreskuratu du honetan, estropada irabazi bai zuen. Lortutako puntuengatik, sailkapen orokorrean hirugarren postua berreskuratu du. “Getaria A” ontzia laugarren helmugaratu zen, 21 segundora. “Getaria C mistoa” ontzia 13. sailkatu zen, 48 segundora. Sailkapen orokorrean A ontzia lider mantentzen da. Neska jubenil mailan gure batelak ez zuen zorte onik izan. Hirugarrengo postuan amaitu zuen, Zarautz ontzitik 17 segundora, baina ikusita ze kale tokatu zitzaion, nahiko estropada ona burutu ahal izan zuten. Sailkapen orokorrean hirugarrengo postura jaitsi dira, bi puntura.Mutil jubenil mailan, gure bi ontziek ez zuten emaitza onik lortu. Irabazle “Tolosaldea A” ontzia izan zen, eta gure B ontziak bederatzigarrengo postuan amaitu zuen, 42 segundora, eta A ontziak hamabigarrengo postuan, 49 segundora.Ligan A ontzia zortzigarrengo postura jaitsi da, eta B ontzia, aldiz, hamargarren postuan jarraitzen du.Lehendabiziko aldiz mutil senior mailan batela ureratu zuen klubak, eta emaitza polita atera zuen. Hirugarrengo postuan amaitu zuen, Orio ontzitik 19 segundora.Goian azaldu den bezala, liga Getarian amaitzen da, igandean, eta bertan banatuko dira irabazleentzako banderak eta dominak.Esan genezake mutil kadete mailan A ontziak liga irabazteko aukera handiak dituela. B ontzia hirugarren postuan dago, eta hor amaitzeko hortzak estutu beharko dute. Neska jubenil mailan hirugarren postuan dago gure ontzia. Erakutsi dute irabazi dezaketela igandeko estropada. Zorte pixkatekin, zergatik ez amestu liga irabaztearekin?Zorte on danoi!Aupa Getaia!!!!


X