(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KIROL EPAILEENTZAKO ALDAGELA BERRIAK SAHATSAGA KIROLDEGIAN

KIROL EPAILEENTZAKO ALDAGELA BERRIAK SAHATSAGA KIROLDEGIAN

Kirol partida ugari jokatzen da Sahatsaga kiroldegian, eta horietan epaile moduan aritzen direnek ere bertan dutxatzeko aukera izan dezaten, dutxak, aldagela ezartzeko obra egin du Getariako Udalak.

Aukera ezberdinak aztertu ondoren, saunak eta hidromasajea dauden gunearen ondoko dutxak baliatzea erabaki zuen Getariako Udalak aldagelak egiteko. Hala, itxi egin dute gunea, eta armairuak nahiz bainugela ezarri. Partidarik ez dagoenean, berriz, saunan dabilen jendeak izango du aldagela horietarako sarbidea.

Art enpresak egin du lana, etea 19.000 euro pasatxokoa izan da inbertsioa.


X