Getariako Udala - 15/07/2022 / 11:32:13
XXIV. MARMITAKO TXAPELKETA (abuztuak 8, astelehena)
Salbatore jaietan izango den MARMITAKO TXAPELKETArako izena ematea astelehenean zabalduko da.
Izen-ematea: uztailaren 18tik 26ra, 13:00ak arte, udaletxean.
OHARRAK:
– Izen-ematea: uztailaren 18tik 26ra, eguerdiko 13:00ak arte. – Uztailaren 27an, eta izena eman dutenen artean zozketa egingo da. – 2019ko saridunek zozketa pasa gabe onartuak izango dira, jakina izena eman behar dute eta bikote berdina izan behar du. – Partehartzaile kopurua 38 bikote izango da. – ADI!!! Uztailaren 28an, 29an eta abuztuaren 1ean eta 2an, BAZKALTZEKO KOPURUAREN KONFIRMAZIOA eta TIKETEN SALMENTA!!!. |