(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Bizikideak ez diren pertsonen topaketak kalean 00:00etatik 06:00etara ekiditea gomendatu du LABIk

Bizikideak ez diren pertsonen topaketak kalean 00:00etatik 06:00etara ekiditea gomendatu du LABIk

Decreto 34-2021

Lehendakari 2104042e

Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI instituzionalak, 34/2021 DEKRETU bidez, uztailaren 15ekoa, bizikideak ez diren pertsonen arteko topaketak kalean 00:00etatik 06:00etara ekiditea gomendatu du asteazken honetan.

Neurri berria ostiral honetan, uztailaren 16an, sartuko da indarrean.

Hala ere, pertsonen zirkulazioa ez dago debekatuta eta, beraz, posible izango da ordu horietan eremu horietatik igarotzea jarduera ekonomikoetarako edo profesinaletarako .

Horrez gain, prebentziorako protokoloak eta neurriak betetzen ez dituzten topaketa, festa edo ekitaldi jendetsuetan parte ez hartzeko agindua ezarri du LABI instituzionalak.

Ia 1.000 positibo (989) zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan, eta eremu gorrian sartzear dago erkidegoa, 100.000 biztanleko 377ko pilatutako tasarekin. Testuinguru horretan erabaki dute agintariek prebentzio neurriak gogortzea.


X