(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Hazi Euskara Getarian

Hizkuntzaren kaleko erabileraren 2021eko neurketaren emaitzak ikusita, euskararen aldeko hizkuntza hautua indartzeko beharra ikusi zuen Getariako Udalak. Horretarako, fokua herritarrongan jarri duen komunikazio kanpaina prestatu du, euskararen inguruko gogoeta pertsonal eta kolektiboa eragiteko.

Elkarrekin, elkarrentzat.
Euskara lehen lerrora ekarrita, guztiok batzen gaituen zehar-lerroa.

Getariarrak gara kanpainako argazki eta bideoetako protagonistak. Euskararekin harreman ezberdinak dituzten herritarrak aukeratu dira bertan parte hartzeko, belaunaldi ezberdinetakoak. Getariako lau txokotan egin dira argazkiak, eguneroko eszena ezberdinak irudikatzeko; eta bideoak Balenciaga Museoan grabatu dira, jolas- eta elkarrizketa-gakoan.

Kanpainaren kontakizuna

Euskararen zabalkunde, garapen eta normalkuntza lanetan ibili direnei esker, egungo euskaldun gehienak euskaraz hazi gara.
Jaso dugun lekukoa, gure gurasoengandik, arbasoengandik eta erroetatik datorkigu.
Familia, ikasketak, lagunak, aisia, lana … alor guztietan gara eta izan gaitezke euskaldun. Baina euskararen erabilera jaitsi egin da gure kaleetan… orain, euskarak, gu behar gaitu.
Gu gara lekuko horren eredu eta ondorengoentzat adibide.

Eman diezaigoun euskarari euskarak eman diguna.

 

Kartelak

 

 

Bideoak

Nola bizi dute euskara getariarrek? Hamasei lagun aukeratu dira egunerokoan egiten duten hizkuntza hautuaz hausnartzeko. Horretarako, Nor da Nor jolasa proposatu zitzaien lehenengo, eta gogoeta eragiteko hainbat galdera egin zitzaizkien ondoren. Emaitza? Ideia interesgarriz jositako solasaldiak.

Getariaren gutuna

Getariak bidalitako gutuna jaso dugu herritarrok etxean. Hainbat hizkuntzatan duzue irakurgai.

 

Parte-hartzaileak

  • Maddi Larrazabal Gonzalez
  • Aimar Mugica San Sebastian
  • Seynabou Camara Larrañaga
  • Ur Aizpurua Aranguren
  • Joki Chueca Arregi
  • Lur Elorrieta Alberdi
  • Lorea Gonzalez-Txabarri
  • Joseba Lazkano
  • Ainara Ostolaza
  • Alfontso Larrañaga
  • Cristobal Etxaniz
  • Jon Ander de la Hoz
  • Izaskun Larrañaga
  • Jokin Aranbarri
  • Antonina Iribar
  • Xeri de la Hoz

 

X