(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GETARIAKO EMAKUMEEN MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEKO IKERKETA EGITEKO DIRU LAGUNTZA

GETARIAKO EMAKUMEEN MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEKO IKERKETA EGITEKO DIRU LAGUNTZA

Euskal Herriaren eta Getariaren historia berreskuratu eta berridazteko saiakeran, garrantzia handia izan dute azken hamarkadetan ikertzaile eta historialari feministek eginiko ekarpenek. Euskal historiaren analisi feministaren bidez, hainbat errealitate aztertu eta agerrarazi dute: euskal emakumeen bizimodua, lana, erresistentzia, komunitate-harremanak, nortasuna, mundu ikus- kera, etab.

Ikerketa beka honekin, Getariako Udalak, Getariako emakumeen ekarpena zer nolakoa izan den jaso nahi du, kontatu gabeko historia hau argitara eman, eta emakume hauei zor zaien aitortza egin.

Baldintza hauek betetzen dituen herritarren artean emango da diru laguntza:

  • Norbanakoa edo lantaldea. Lantaldeak nortasun juridiko gabekoa izan beharko du eta ikerlanaren zuzendari arduraduna izendatu behar da.
  • Unibertsitate mailako titulua. Taldearen kasuan %50ak.
  • Administrazioaren 3HE (C1) euskara agiria edo baliokidea. Taldearen kasuan %50ak.
  • Ikerketa euskaraz aurkeztu beharko da.
  • Udala eta herritarrekin egingo diren harremanak euskaraz egitea bermatuko da.

Beka eskatzeko aukera 2023ko abuztuak 21 arte egongo da eta 4.000€ko diru laguntza emango da.

Ikerketak 12 hilabeteko iraupena izango du. Beka onartu izanaren agiria aurkezten denetik, 10 hilabeteko epean, idatzizko txostena aurkeztu beharko da, ikerketaren emaitzekin.

Xehetasun eta informazio gehiago hemen aurkitu daiteke: https://www.getaria.eus/Ordenantzak/c2304016.pdf.


X