(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

POTZUAGA GAINA EREMUAN ETXEBIZITZAK ERAIKITZEKO LEHEN URRATSA MARTXAN

POTZUAGA GAINA EREMUAN ETXEBIZITZAK ERAIKITZEKO LEHEN URRATSA MARTXAN

Getariako Udalaren legealdi honetako helburu bat, Herritarrak Getarian bizitzeko aukerak ematea eta baldintzak hobetzea da. Horretarako, Potzuaga Gaina eremuan etxebizitzak eraikitzeko plana aurrera eramateko lehen urratsa egin du; 2008ko Getariako Arau Subsidiarioei aldaketa puntuala egiteko esleipena martxan jartzea hain zuzen ere.

Arau Subsidiarioak herriko lurzoruaren antolaketarako tresna bat da, honen bidez, lurzoruaren erabilera definitzen da epe luzera. Honenbestez, Potzuaga Gaina eremuan etxe bizitzak egiteko beharrezkoa da lurzoru horren erabilera plana aldatzea.

Aldaketa honek, alde batetik, datozen urteetan herritarrek herrian bizitzen jarraitzeko eraiki beharreko etxebizitza kopurua finkatuko du, babes publikoko etxebizitzen kopuru handia sustatuz. Eta bestetik, hauek aurrera eramateko epeak.

Horretaz gain, aldaketak eremuaren garapenari dagozkion ekipamenduak eta espazio libreak antolatu beharko ditu, irisgarritasun baldintzak ezarri, mugikortasunaren arloko hobekuntzak proposatu eta hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizaezinaren arteko trantsizio eremuak definitu.

Lan hau guztia aurrera ateratzeko esleipenaren izen-emateko epea irailaren 15 arte irekita egongo da eta ondoren irabazleak 22 hilabeteko epea izango du azterlana egin, parte-hartzea sustatu eta dokumentazioa idatzi eta aurkezteko. Honetarako, Getariako Udalak 65.000€ aurrekontua aurkeztu du.


X