Getariako Udala - 10/04/2014 / 22:10:00
Ost, 10/04/2014 – 02:00
Larunbatean eta igandean Pasai San Pedron ospatu zen 2014ko Gipuzkoako Batel Txapelketa.Getariako Arraun Elkartea bost mailatan aurkeztu da.Mutil infantiletan gure ontzia larunbatean bosgarren sailkatu zen. Horrek aukera eman zion igandean federazio garaikurrean parte hartzeko, eta aukera hau ez zuen bazterrean utzi igandeko estropadan, federazio garaikurra irabazi bai zuen.Mutil kadete mailan emaitza ederra izan zuen herriko ontziak. Bai larunbateko estropadan zein igandekoan gailendu zen eta urrezko domina eta bandera eskuratu zuen.Neska jubenil mailan, lau ontzi bakarrik aurkeztu zirenez, gure batela zuzenean sailkatu zen igandeko finalerako. Bertan hirugarren sailkatu zen, brontzezko domina eskuratuz.Mutil jubenil mailan, disgustu handiena jaso genuen, gure ontziak ez bai zen sailkatu igandeko finalerako.Mutil senior mailan gure ontzia sailkatu zen igandeko finalean parte hartzeko, eta hirugarren sailkatu zen, brontzezko domina lortuz.Igandean parte hartu zuten lau batelek lortu zuren sariren bat. Ez da emaitza txarra!Datorren asteburuan Legution (Araba) ospatuko da Euskadiko Txapelketa. Ea arrakasta berdina izaten duten gure neska-mutilek.Zorte on! Aupa Getaia!!!!