(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KURSAAL ESZENA. Kursaalera joateko autobus zerbitzua Getariatik. 2022/04/04

KURSAAL ESZENA. Kursaalera joateko autobus zerbitzua Getariatik. 2022/04/04

Apirila 04, astelehena (Kursaal Auditorioa, 19:30)

“La Pasión según San Mateo”, Bach

Il Gardellino Baroque Orchestra

Vocalconsort Berlin

Easo Eskolania

Marcus Creed, zuzendaria

 

Datorren apirilaren 4an Kursaalean, eta autobusa izango da doan Getariatik joan nahi dutenentzat.

Datorren apirilaren 4an,astelehenean, kontzertua izango da Donostiako Kursaal aretoan. Saiora joan nahi duten getariarrek autobusa doan izango dute. Saioa 19:30ean hasiko da, eta autobusa 18:20ean pasako da autobus geltokitik.

 

Nork bere sarrera erosi behar du

Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean.

Sarrera erositakoan, autobuseko tokia erreserbatu behar da, infoturismo@gmail.com helbidera idatzita ala 943 14 09 57 telefonora deituta.

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

 

Ordu Gaztea / Langabetuak

Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek 3 euroan erosi ditzakete sarrerak. Horretarako, sarrera (autobuseko tokia bezelaxe) erreserbatu behar dute 943 14 09 57 telefonora deituta. Behin erreserba eginda, kontzertuaren egunean, Kursaaleko leihatilara jo behar dute eta adina (Ordu Gaztea) edo lan-egoera (langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu. Lekua leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.

 

Autobuserako izena emateko azken eguna martxoak 30a izango da.


X