(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

‘ADIN BIZI’ EGITASMOA, APIRILAREN 4TIK AURRERA MARTXAN IZANGO DA

‘ADIN BIZI’ EGITASMOA, APIRILAREN 4TIK AURRERA MARTXAN IZANGO DA

Duela aste batzuk argitaratu zituen Getariako Udalak herriko adin nagusikoei egindako inkestaren emaitzak. Orotara, 211 getariar elkarrizketatu dira eta ekimenak adinekoengana gerturatzeko eta horien egoera hobeto ezagutzeko aukera eman dio udalari.

Elkarrizketatuek, besteak beste, bakardadea eta jarduera fisikoa egiteko lagunarte baten falta sumatzen dutela adierazi zuten. Behar horiei erantzun asmoz, ADIN BIZI egitasmoa jarri du martxan udalak, Jubilatuen eta Ezinduen Elkartearekin eta kiroldegiarekin elkarlanean. Hala, begirale baten laguntzarekin, harremanak landu eta jarduera fisikoa egiteko aukera izango dute adineko herritarrek.

  • Nori zuzenduta: 65 urtetik gorako getariarrei.
  • Izen-emateko epea eta lekua: martxoaren 23tik 31a, Jubilatuen eta Ezinduen Elkartean edo udaletxean.
  • Prezioa: bost euro.
  • Iraupena: apirilaren 4tik uztailaren 28ra, astean bi egunetan; astelehenetan eta asteazkenetan.
  • Ordutegia: 10:30ean.

Animatu eta eman izena!

 


X