(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

San Roke eta Iribarrena kaleetan irisgarritasuna hobetzeko esleipen publikoa abian da

San Roke eta Iribarrena kaleetan irisgarritasuna hobetzeko esleipen publikoa abian da

Kontratuaren xedea hau da: GETARIAKO SAN ROKE ETA IRIBARRENA KALEETAN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO OBRAK egitea. Lan hauen helburua, gaur egun dagoen harrizko galtzada-harriak sortzen dituen oztopoak gainditzeko, 80 zm-ko zabalera duen gune lau eta jarrai bat egokitzea da.

Gaur, 2022ko urtarrilak 13, atera da lizitazio publikora esleipena, eta otsailean zehar esleituko da, puntuazio hoberena lortzen duen enpresari. Otsailak 7an egingo da lehen sobrearen irekiera eta otsailak 14an azkena. Beraz, obrak otsaila amaieratik aurrera jarri ahal izango dira martxan, dena ondo bidean. 

Orotara, zortzi asteko epean burutu beharko da obra. Proiektu honen gauzatze materialaren aurrekontua berrogei eta bost mila eta hamar euro eta hirurogei eta sei zentimo da (45.010,66 €) BEZ gabe.


X