Getariako Udala - 30/03/2023 / 12:10:21
Ekainaren 15tik irailaren 15era irauten duen udako denboraldian, herritarren segurtasuna bermatzeko Getariako bi hondartzetan sorosleak egoten dira. Getariako Malkorbe hondartzaren kasuan gainera, bainu egokiturako aukera ere egoten da. Gipuzkoaren kasuan, Udalek hartzen dituzte zerbitzu honen ardura eta kostoak bere gain.
Hori dela dela eta, eta zerbitzuaren kostua kontutan hartuta, Getariako Udalak esleipenera atera du zerbitzu honen kontratazioa. Lan-hitzarmen berria tarteko aurten gainera, zerbitzuaren zenbatekoak 22.000 euro inguruko gorakada izatea aurreikusten da. Hau da, guztira Getariako Udalak bere aurrekontuetatik 144.000 euro ordaintzetik 166.648€ jartzera pasa beharko du.