(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

‘BELAR HOSTOAK’ emanaldiarentzako sarrerak turismo bulegoan

‘BELAR HOSTOAK’ emanaldiarentzako sarrerak turismo bulegoan

‘BELAR HOSTOAK’

ABENDUAK 27, asteartea

Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Jon Gurrutxaga, Urbil Artola eta Amaia Lasa.

 

Walt Whitmanen Belar Hostoak (Leaves Of Grass) liburutik zenbait testu euskaratu, abesti bilakatu eta argitaratu zituen Txomin Artolak 1978an. Whitmanen unibertsoan murgiltzeko Txominek sortu zituen bide horietan murgildu dira orain Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola, Belar Hostoak lanari keinu bat eginez. 1978ko disko hartako kantuak berrikusi eta bere erara moldatu ditu boskoteak egitasmo honetarako, haren esentzia mantendu, baina era berean, ikuspegi musikal berri bat emanez. Ikuskizunean Amaia Lasa olerkariak ere parte hartzen du, Whitmanen inguruan errezitatuz. “Belar Hostoak” emanaldian parte hartzen dute:

  • Dani Venegas: gitarrak, mandolina, ahotsak.
  • Andoni Etxebeste: bateria, perkusioak.
  • Antxon Sarasua: pianoa, teklatuak, esku-soinua, ahotsak.
  • Jon Gurrutxaga: ahotsa, gitarra akustikoa, shruti box.
  • Urbil Artola: weissenborn, dobro, gitarra akustikoa, whistle, ahotsak.
  • Amaia Lasa: testuak.

19:30ean, Iturzaeta aretoan.

Sarrera 5 €

Sarrerak aurretik Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira.


X