(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

IKASTAROAK 2018-2019, IZEN EMATEA ZABALIK

IKASTAROAK 2018-2019, IZEN EMATEA ZABALIK

Ast, 11/09/2018 – 13:52

IKASTAROAK 2018-2019

BERTSOLARITZA TAILERRA
– Maila guztietako bertsozaleentzat –
Eguna: ostegunak, 20:00etan (hamabostean behin)
Lekua: Eskualtxeta
*** Ikastaroa aurrera ateratzeko gutxieneko lagun-kopuru batek eman behar du izena.

GURASOEI ZUZENDUTAKO EUSKARA IKASTAROAK
Iraupena: urritik maiatzera
Egunak: astelehena, asteartea eta osteguna
Ordutegia: 14:30-16:00
Prezioa: 100 €
Izena emateko azken eguna: irailak 21

KATUKALE IRAKURLE TALDEA
Dinamizatzailea: Uxue Alberdi
Hilero liburu bat mintzagai // Idalzle gonbidatuak bi hilean behin
Izena emateko, udaletxean.
Lehenengo saioa irailaren 27an izango da, 18:30ean, liburutegian.
Programa:
Irailak 27: “Gela bat norberarena”. Virginia Wolf.
Urriak 25: “Zauri Bolodia”. Oier Guillan-ekin.
Azaroak 29: “Obabakoak”. Bernardo Atxaga.
Abenduak 20: “Azala erre”. Danele Sarriugarte-rekin.
*** Azaroa aldera osatuko du taldeak ekainera arteko programazioa.

PINTURA-TAILERRA
Irakaslea: Manuel Fernandes
Izena emateko azken eguna: irailak 25, udaletxean.
Bilera-eguna: irailak 25, osteguna (18:00etan, alondegian).
*** Ikastaroa aurrera ateratzeko gutxieneko lagun-kopuru batek eman behar du izena.

GURASO ESKOLA
0tik 12 urte bitarteko seme-albak dituzten gurasoei zuzenduta.
– Bi talde mugatuak: seme-alaben adinaren arabera antolatuko dira bi taldeak (0tik 5era eta 6tik 12ra).
– 7 saio ordu eta erikoak: asteazkenetan izango dira ea egunak lehenengo saioan (urriak 3) finkatuko dira.
Nork emana: Harremanak elkartea (psikologia, psikoterapia eta sexologian adituak).
Lekua: Iturzaeta Herri Eskola
Izena emateko orria: epea irailaren 26 arte (eskolan edo udaletxean)
Antolatzailea: Getariako Udaleko Gizarte zerbitzuak

IZEN-EMATEA ETA INFORMAZIOA:
Getariako Udala // tel. 943 896024 // kultura@getaria.org // www.getaria.eus
*** Ikastaroak aurrera ateratzeko gutxieneko lagun-kopuru batek eman behar du izena.

ESKOLA FEMINISTA
“Feminismoa Getarian Orain! Oinarrizko formazio feminista”
Urritik martxora, hileko azken ostegunetan (urrian eta abenduan izan ezik, *urr 24, *abe 20).
Formakuntzaren arduradunak: Emagin Elkartea
Ordutegia: 18:30-20:30
Doan – Kopuru mugatua
Izen-ematea: urriak 19a baino lehen, Harritarte dendan.
Antolatzaileak: Eskubide Sozialen Karta, Getariako Udala, Foru Aldundia.


X