(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

ALOKAIRURAKO DIRULAGUNTZAK BANATU DIRA

ALOKAIRURAKO DIRULAGUNTZAK BANATU DIRA

Gazteentzako alokairura ordaintzeko dirulaguntzak banatu dira jada.

2021eko uztailaren 27an egindako Osoko Bilkuran Getariako herrian Gazteen emantzipaziorako alkilerra ordaintzen laguntzeko ordenantza onartu zen. Ondoren, 2021eko abenduan egin zen deialdia publikoki eta 2022ko urtarrilean zehar irekita egon da epea eskaerak egiteko.

Behin epea amaituta, guztira, 3 herritarrek egin dute eskaera dirulaguntza honetarako eta horietatik bik betetzen dituzte baldintzak dirulaguntza hauek jasotzeko. Beraz, orotara, 20.000 euroko  diru-kopurua zegoen arren banatzeko, 6.000 euro banatu dira bi etxebizitza-unitaeei laguntzeko 2021.urteko alkiler gastuak ordaintzen. 


X