(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

2022ko AURREKONTUAK ONARTU DIRA

2022ko AURREKONTUAK ONARTU DIRA

2022ko urtarrilak 25eko ohiko bilkuran behin betikoz onartu dira 2022.ekitaldi ekonomikorako Aurrekontu orokorrak.

Azken bilkura horretan baztertu ziren Eh Bilduren kontrako sei bozekin, EAJ alderdiak aurkeztutako azken alegazioak. Horren ondorioz, behin betiko onarpena eman zaizkie 2022.urteko aurrekontuari. Getariako udalak 4.310.200 euroko aurrekontua izango du aurtengo ekitaldirako, iaz baino %17 handiagoa. Aurrekontuek, besteak beste, herritarren ongizatea eta trantsisizo energetiko eta ekologikoa zituen oinarri. Onartutako aurrekontua 2021an baino %17 handiagoa da eta inbertsioetara 374.534€ gehiago bideratzen dira.

Behin-behineko onespena azaroko udalbatzarrean eman zieten aurrekontuei, EH Bilduko sei zinegotziren babesarekin eta EAJko lau zinegotziren abstentzioarekin. orren aurrean, prozedura administratiboari jarraiki, 11 emendakin aurkeztu zizkioten behin-behinean onartutako aurrekontuari. Baina, alferrik, EH Bilduk horien guztien kontra bozkatu baitu.

4.310.200 euroko aurrekontua izango da, 2021.ekitaldikoarekin konparatuta,%17 handiagoa eta gastuei dagokionez, azpimarratzekoa da inbertsioetan %80ko gorakada dagoela.

Trantsizio energetikoa eta ingurugiroaren berreskurapenari begirako esku-hartzeetara 210.600 euro bideratuko dira, besteak beste, energia aurrezteko eguzki-panelak eskolan jartzeko, getariarrekin Komunitate Energetikoak sortzeko, auto elektrikoak kargatzeko gune bat jartzeko, eta Garate – Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremua berreskuratzen hasteko.
Hirigintza-arloan, 403.434 euroko inbertsioak aurreikusi dira . Besteak beste, Alde Zaharreko irisgarritasuna bermatzeko aurreikusitako lanei amaiera emango zaie San Roke eta Iribarrena kaleetan zenefa jarrita. Haitze kalea berreskuratzeko obrak ere burutuko dira. Horrez gain, Kultur etxearen fatxada eraberrituko da, eta udalerriko pare bat aparkaleku ordenatzea eta egokitzea ere aurreikusi da.

Horrez gain , Udal Gobernuak Zarautz Jauregirako idatzi den oinarrizko proiektua bultzatzeko ekarpena egingo du ; Udala 2019tik ari da proiektua lantzen, Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin batera, eta bi erakunde horiek egindako diru-ekarpenaren kopuru proportzionala jartzea aurreikusten da, aurten 26.000 €. Herritarren ongizatea . Udal Gobernuaren aurrekontu-proposamenean, iazko aurrekontuan baino 40.000 euro gehiago aurreikusi dira Herritarren ongizatearekin lotutako ekimenetarako, hala nola Herritarren emergentzia sozialei erantzuteko (AES), Neguetxea egitasmorako eta Berdintasun Plana idazteko. Merkataritza eta bertako produktuak sustatzeko 22.500 euro bideratu nahi ditu Udal Gobernuak. Partida hori Babexa Dendari Elkartearekin izandako hartu-emanetatik ateratako zenbait ideia garatzeko izango da, bai eta Udala, URKOMErekin batera, garatzen ari den bertako produktuen identifikazio eta zabalkunderako ere. Getariako eragileei herria dinamizatzen jarraitzeko bideratzen zaizkien diru-partidei ere bere horretan eutsiko zaie.

Halere, 2022an, 22.000 euro gehiago bideratuko dira kirol-arlora , Getariako arraunlariek goren mailan arraun egiteko behar duten diru-kopurua osatzeko eta zenbait kirol-instalaziotan hobekuntzak egiteko. Bestalde, 2021ean, Getariako curriculuma osatzen hasi zen Udala, zenbait eragilerekin elkarlanean, herriko haurrekin landu ahal izateko; bide beretik jarraituz, 2022an 12.000 € jartzea proposatu du Udal Gobernuak. Azkenik, Getariako euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko , 10.000 euro aurreikusi dira.


X