(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

HAITZE PASABIDEAREN PROIEKTUA EGITEKO ESLEIPENA MARTXAN DA

HAITZE PASABIDEAREN PROIEKTUA EGITEKO ESLEIPENA MARTXAN DA

 

Aitzeko pasabidearen obra egikaritzeko  esleipenari hasiera eman zaio 2022ko otsailaren 14an  publikatutako iragarki bidez. 

Getariako Haitze kalean obra eta urbanizazioa burutzeko izango da obra hau. 257.164,15€-ko aurrekontua du (BEZ gabe) proiektuak osorik.

Enpresa  hautatzeko esleipena martxoan egingo da eta bi loteetan burutuko da:

1.LOTEA: Hirigune historikoaren mendebaldeko hegalean obrak egitea egoera hobetzeko eta erabilera publikorako eta lekuaren balioa nabarmentzeko baldintza egokiak ahalbidetzeko.
Ikerlur enpresak idatzitako obra proiektua kontuan izanik.

2. LOTEA: Urbanizazioa. Manu Arruabarrena, Santiago Peñalba eta Iñigo Peñalba arkitektoek idatzitako urbanizazio proiektuan oinarrituta.

Esleipen publikoa  bi egunetan izango da; lehendabizi,  A GUTUNAZALA Martxoak 14an irekiko da  eta  B GUTUNAZALA Martxoak 21ean. Horren ostean, enpresa esleipedunek 4 hilabeteko epean burutuko dituzte lanak. 


X