San Roke eta Iribarrenan zenefa-lanak amaitzean irisgarritasuna asko hobetuko da
Posted in Albisteak, Hirigintza
Getariako Udala - 17/02/2022 / 14:12:18
Obrak 8 aste iraungo dute eta esleipena 52.759,02 eurokoa (BEZ aparte) izan da.
San Roke eta Iribarrena kaleetan irisgarritasun obrak egiteko (zenefa jarrita) kontratuaren esleipena astelehen honetan, otsailak 14an, burutu da. Art Eraikuntzak, SL enpresari kontratatu zaio obra 52.759,02 eurotan.
Art enpresak esperientzia dauka antzerako lanetan. Izan ere, Getariako Elkano, Arnao Generala eta Aldamar Kaleetan irisgarritasun obra ere beraiek burutu zuten.