Getariako Udala - 18/02/2022 / 10:18:21
Datorren asteartean, otsailaren 22an, 18:00etan, ikerketan bildutako informazioarekin osatutako txostena aurkeztuko da Getariako Jubilatuen eta Ezinduen Elkartean. Aurkezpenean Maddalen Iraolak, ikerketaren egileak, eta Ane Loidik, udaleko Ongizate zinegotziak, parte hartuko dute.
Azken urteotan bizi-itxaropenak gora egin du herrialde garatuetan. Hori dela-eta, gero eta adineko pertsona gehiago bizi da munduan; eta nola ez, baita Getarian ere. Talde horren egoera aztertu nahian, Getariako Udalak 70 urtetik gorako adinekoen ikerketa bat burutu du.
Ikerketa lantzeko, udalak getariarra den Maddalen Iraola kontratatu du. Helburu nagusia izan da adin tarte horretako herritarrengana gehiago hurbiltzea eta euren errealitatea ezagutzea. Herrian, 70 urtetik gorako 420 pertsona daude eta ikerketan, 212 lagunek parte hartu dute. Parte-hartzearekin Getariako Udalka oso balorazio positiboa egiten du.
Ikerketatik ondorioztatutakoaren arabera galdeketa egin den herritarren artean bakardaderik sentitzen ez duela adierazi dutenak %70a dira eta aldiz, batzuetan bizitzen dutenak %28a eta beti %2. HIleroko gastuak ordaintzeko duten gaitasunaz ere galdetu da eta adierazitakoaren arabera %74ak erraz iristen dela esan du, %24ak zailtasun batzuekin eta %2 larri ibiltzen da. Gizarte Zerbitzuen inguruko ezagutzaz, besteekin dituzten harremanetaz, oztopo arkitektonikoak etabarretaz ere datuak ezagutu eta ondorioak atera dira.