(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Getariako XIV. Ikurrina

Getariako XIV. Ikurrina

Igande honetan Eusko Label Ligaren Getariako XIV. Ikurrina jokatuko da. 12:15etan izango da hitzordua, baina, Getariarrok eta Getariako arraunlariak animatu nahi duen orok beste hitzordu bat izango du; 10:30 plazan.

Getariako trainerua 11:30ak aldera aterako da uretara eta ordurako altxerria kolore marroiz betetzeko deialdia egiten dugu Getariako Arraun Elkartetik eta Getariako Udaletik. Horretarako, plazatik kalejiran jaitsiko gara 10:30etan, pandero eta soinu-joleekin batera iritsiko gara altxerrira.

*Argazkia: Artzape


X