(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

KETAK EZIN IZAN ZUEN PUNTURIK LORTU LIDER BERRIAREN AURKA.

KETAK EZIN IZAN ZUEN PUNTURIK LORTU LIDER BERRIAREN AURKA.

0 eta 1eko emaitzarekin amaitu zen igandean Berioren aurkako partida eta beste porrot bat bildu zuten getariarrek etxean. Galdu arren, taldeak gogoz eta landia eginez burutu zuen partida osoa eta hortzak erakutsi zizkion Beriori.Lehen zatian defentsa lanean murgildu beharra izan zuten getariarrek. Beriok zuen partidaren jabetza eta baloiaren atzetik korrika egin beharra tokatu zitzaien getariarrei. Ongi kokatu ziren atzealdean eta lehen zatia  0-0-ekoarekin amaituko zela zirudienean, donostiarrek egindako kontraeraso bikain batean,  partidako gol bakarra egin zuten.Bigarrenean, Ketak pausu bat eman zuen aurrera eta partida berdintzeko gogoak erakutsi zituen. Baina Ketak bolbora bustia du azkenaldian. Aukera asko izan ez arren, Berio estu hartu zuen Ketak eta partida amaitzea baino ez zuten nahi donostiarrek. Lan askoren ondoren esku hutsik geratu ziren getariarrak.Keta B-k aldiz puntu bat urratu zuen Irauli taldearen aurka Herrerako zelaian. Jon Gerekak aurreratu zituen getariarrak area kanpotik egindako jaurtiketa bikain bati esker baina ezin izan zuten abantaila aprobetxatu. Partida 1-1ko emaitzarekin amaitu zen.


X