(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

BISTA–ONA ETA MALKORBEKO ESKAILERAK ERABERRITU DIRA

BISTA–ONA ETA MALKORBEKO ESKAILERAK ERABERRITU DIRA

Bista–ona eta bertatik Malkorbera doazen eskailerak egin zirenetik urte batzuk igaro dira. Denbora guzti honetan oinarrizko mantentze lanak egitetik haratago ez da inolako esku-hartze berezirik egin. Denboraren poderioz aspalditik hainbat behar sortuak zeuden eta hobekuntza horiek aurrera eramateko Getariako Udalak 2023ko aurrekontuetan 87.000 euroko diru-partida ezarri zuen.

Azken hilabeteetan zatika lan horiek guztiak aurrera eraman ditu Getariako Udalak. Besteak beste, alkorke guztiak berriz bete dira, eserlekuak konpondu eta pintatu, plaza guztiko sareta eraberritu eta azkenik, Malkorbera ematen duten eskaileren zorua aldatu. Lan guzti hauek Udaleko Brigadako langileek, ART eraikuntzak eta Izai Aroztegiak egin dituzte. Guztira 73.710,70€ kostua izan dute.


X