(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Lehen aldiz Getariako goi-mailako kirolariek diru-laguntza eskatu ahalko dute

Lehen aldiz Getariako goi-mailako kirolariek diru-laguntza eskatu ahalko dute

Getariako Udalak, herriko goi mailako kirolarientzat, 2023ko aurrekontu orokorretan 3.000 euroko diru partida berria onartu zuen. 2023ko ekainaren 7 gainera, Udalak Getariako bikaintasuneko kirolarientzako diru-laguntzak banatzeko ordenantza argitaratu zuen. Orain Udalak, herriko goi mailako kirolariek laguntza hauek eskatzeko epea ireki du.

Diru hauek jasotzeko baldintzen artean daude, besteak beste, kirolaria herrian erraldatuta egotea, adinez nagusi izatea, ordenantzan zehaztuta dauden emaitzen arabera goi-mailako kirolaria izatea, zerga betebeharrak betatzen dituela ziurtatzea.

Azkenik, diru-laguntza aurkeztu beharreko agiriak urtarrilaren 15erako aurkeztu beharko ditu interesatuak udaletxeko harreran edo elektronikoki.

Gol mailako kirolarientzako diru-laguntza

Euskara ikasteko 2023. Urteko dirulantzaren deialdia ere irekita dago

Diru-laguntza honen helburua da Getarian erroldatuta dauden herritarrak euskaraz ikastea. Horretarako Getariako Udalak dirulaguntzak emango die euskaltegi edota barnetegi batean ikasten ari diren Getariako herritarrei.

Getariako Udalak 4.500 euroko banatuko ditu 2023an euskara ikastera joan diren herritarren artean eta balditzen artean dago ikastaroetan gutxienez %75eko asistentzia-maila izatea.

Agiriak aurkezteko epea urtarrilaren 15ean amaituko da.

Euskara diru-laguntza


X