Getariako Udala - 30/09/2022 / 10:20:23
Astearteko udalbatzarrean,hilak 27an, EH Bilduren aldeko 6 bozekin eta EAJren aldeko 3 bozekin Getariako Energia eta Klima plana 2022-2030 onartu zen, eta Udala Getarian sortzear den Energia Berriztagarrien Komunitateko bazkide egitea onartu zen.
Klima-aldaketa mundu mailako erronka nagusietako bat da, eta munduaren berotzea gero eta inpaktu eta arrisku handiagoak eragiten ari da. Testuinguru horretan, garrantzi handia dute emisioak arindu eta gerta litezkeen inpaktuetara egokitzeko tokiko ekintzek.
Getariako Udala Klima eta Energia Plana idazten jardun da azken hilabeteetan, aholkularitza profesional baten laguntzaz; gainera, hori egin duen lehenetarikoa izan da Euskal Herrian. Udalbatzarrean onartu berri den planak Getaria klima-aldaketaren aurkako neurriak hartzera konprometitzen du, besteak beste, 2030erako, berotegi-efektuen gasen emisioak %40 murriztera eta klima-aldaketara egokitzeko gaitasuna nabarmen hobetzera.
Plana herritarren eskuragarri jartzen da bere bertsio osoan edo laburtuan