(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

MUTIL KADETE MAILAN ETA NESKA JUBENIL MAILAN, GETARIA TXAPELDUN!

MUTIL KADETE MAILAN ETA NESKA JUBENIL MAILAN, GETARIA TXAPELDUN!

Ast, 12/03/2014 – 01:00, MUTIL KADETE MAILAN ETA NESKA JUBENIL MAILAN, GETARIA TXAPELDUN!, Getariako Udala

Larunbat arratsaldean Zumaian ospatu zen 2014ko Gipuzkoako Batel Ligaren bederatzigarren jardunaldia.Getariako Arraun Taldeko neska-mutilek emaitza ezberdinak izan dituzte, Batzuk ondo, beste batzuk ez hain ondo.Lehendabizi parte hartzen mutil infantilak izan ditugu. Haurreko estropadetan baino kaxkarrago ibili dira. Denera 17 batelek parte hartu zuten eta gure ontzia bederatzigarren sailkatu zen, irabazlea izan den Orio A ontzitik 32 segundora.Mutil kadete mailan 21 batelek hartu zuten parte. Horietatik gureak bi ontzi izan ziren, eta benetan emaitza oso onak izan zituzten. Irabazlea gure taldeko A ontzia izan zen. B ontziak, aldiz, jaitsi egin zen, seigarrena izan bait zen, ia hamabost segundora.Neska jubenil mailan ere, gure batelak egun oso ona izan zuen. Hiru ontzi aritu ziren, eta liga honetako lehendabiziko aldiz irabazi zuen estropada gure taldeak.Mutil jubenil mailan ez zen fin ibili herriko batela. 12 ontzik hartu zuten parte. Maila honetan gure taldetik ontzi bakarra izan genuen eta irabazlea Tolosaldea A ontzia izan zen. Getaria A ontzia 7. izan zen, 29 segundora. Datorren asteburuan ligaren bi jardunaldi ospatuko dira. Larunbata arratsaldekoa Lapurdin (Ziburu) izango da. Igande goizekoa Pasai Donibanen. Aupa Getaia!!!!

X