(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

“JORDI SAVALL & LE CONCERT DES NATIONS” KONTZERTURA JOATEKO AUTOBUSA KURSAAL-era

“JORDI SAVALL & LE CONCERT DES NATIONS” KONTZERTURA JOATEKO AUTOBUSA KURSAAL-era

Azaroak 14 (asteartea, 19:30)Kursaal AuditorioaJORDI SAVALL & LE CONCERT DES NATIONSEgitaraua:“Los elementos y las furias” (Obras de Haendel, Gluck y Rameau)“Los elementos y las furias” da Jordi Savall maisuaren proiektu berria, Le Concert des Nations bere orkestrarekin. Gluck, Haendel eta Rameau konpositoreen lanak, XVIII. mendeko orkestra-musikari eskainitako gau-ekitaldian, herrialdeko musika-instituzioetako baten eskutik.Sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €Prozedura:– Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: [www.kursaal.eus]www.kursaal.eus–  Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:Zumaia: alondegia@zumaia.eus / 943 861056Getaria: info@getariaturismo.eus / 943 140957Zarautz: kultura@zarautz.eus / 943 005120Orio: orioturismo@gmail.com / 943 835565– Autobusa ordutegia, Zumaiatik abiatuta,Urola Kostako lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia:Zumaia: 18:10, zineko autobus geltokiaGetaria: 18:20, autobus geltokiaZarautz: 18:30, Sanz Enea autobus geltokiaOrio: 18:40, autobus geltokia– Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Zumaia: 943 861056 / Getaria: 943 140957 / Zarautz: 943 005120 / Orio: 943 835565). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).– Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) azaroaren 8an amaituko da.– Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).


X