(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Mintzaldiak: mundubiraren ubera ekimenaren hitzaldi ziklo berria

Mintzaldiak: mundubiraren ubera ekimenaren hitzaldi ziklo berria

Ast, 02/06/2021 – 08:08

Elkano ala Elkanoak: historia, memoria eta kontaerak” zikloak narratiba historikoaren inguruko hausnarketa sustatu eta haren eraikuntzan sakonduko du.  Zikloa hiru topaketaz osatuta dago eta Getarian egingo dira, ekainaren 10ean eta 29an, eta uztailaren 15ean.  Ziklo honen bidez, kontzientzia kritikoaren alde egiteaz gain, honako hau ulertarazi nahi dugu: edozein gertaera historiko ikusteko eta kontatzeko modua oso desberdina izan daiteke, lortu nahi diren xedeen arabera.  Mahai-inguruak ekainaren 10ean eta 29an eta uztailaren 15ean izango dira, Getariako Iturzaeta aretoan, 19:00etatik 20:30era. Fundazioaren Youtube-ko kanalaren bidez ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Modu presentzialean bertaratzeko, beharrezkoa da aurretiaz Getariako turismo bulegoan izena ematea.  Topaketa bakoitzean bi ekarpen egingo dira, horietako bakoitzak lehenbiziko mundu birari buruz duen ikuspuntua azalduko du. Horrez gain, hirugarren pertsona bat arituko da moderatzaile gisa, eta funtsezkoa izango da jardunaldiaren ardatzari eusteko.


X