(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

‘Elkano battela, xumea baina gurea’ estreinatuko da ekainaren 5ean Getarian

‘Elkano battela, xumea baina gurea’ estreinatuko da ekainaren 5ean Getarian

Ast, 02/06/2021 – 08:52

Helduei zuzendutako kontakizunez eta musikaz osatutako ikuskizun bat da, Koldo Amestoy ipuin-kontalariak, Nerea Alberdi konpositoreak eta Kepa Elgoibar musikariak elkarlanean sortua. Getariarrentzat, Iturzaeta Herri Eskolan estreinatuko da, ekainaren 5ean, larunbata.

Datorren ekainaren 5ean, larunbata, getariarrek ‘Elkano battela, xumea baina gurea’ lanaren estreinaldiaz gozatu ahal izango dute. Aniztasuna goresten duen lan hori kontakizunez eta musikaz osatutako ikuskizun moduan aurkezten da eta publiko helduari zuzenduta dago. Koldo Amestoy ipuin-kontalariak, Nerea Alberdi konpositoreak eta Kepa Elgoibar musikariak elkarlanean sortu dute, eta lehen mundu-bira inspirazio-iturri hartzen du. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Iturzaeta Herri Eskolan, musikaz eta literaturaz osatutako bidaia onirikoan eramango dute publikoa, Juan Sebastian Elkano Getariako kapitainak Lurraren inguruan hiru urtez egindako ibilbidean zehar. Edukiera mugatuta dago. Sarrerak doakoak dira eta Getariako turismo-bulegoan eska daitezke ekainaren 1etik aurrera.

Elkano battela, xumea baina gurea lana Elkano Fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen (EKE) arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza da, eta Elkano eta lehen zirkumnabigazioa ezagutaraztea du xede, literaturaren eta musikaren bitartez; baita garai hartako euskal testuinguru soziala, ekonomikoa eta kulturala ezagutaraztea ere, hau da, itsasoari lotutako ondarea, euskal itsasbazterreko herriek partekatzen dutena.


X