(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GETARIAKO UDALAK HAINBAT HIRIGINTZA EGINTZAK UDAL LIZENTZIARIK GABE EGITEKO UDAL ORDENTZA ONARTU DU

GETARIAKO UDALAK HAINBAT HIRIGINTZA EGINTZAK UDAL LIZENTZIARIK GABE EGITEKO UDAL ORDENTZA ONARTU DU

Herritarrrei hainbat gestio errazte aldera Getariako Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu berri du aldez aurretiko lizentziarik behar ez duten Hirigintza izaerako egintzak aurrera eramateko ordenantza berria. Indarrean sartu baino lehen 30 egunez egongo da jendauerrean ekarpenak egiteko.

Orain arte jarduerak eta obrak egiteko lehendabizi udal baimena lortu beharra izatea zen ohikoena. Zenbait kasutarako ordea, legeak Udalari aurrekomunikazioen figura erabiltzea ahalbideratzen dio. Getariako Udalak aukera hori aprobetxatu du udal ordenantza berri bat idatzi onartu berri du.

Ordenantza honi esker, eta beti ere garrantzi tekniko txikiko obra kasuetarako (etxeko akaberak aldatu edo igogailua ordezkatu, esate baterako), edo gogaikarriak, osasungaitzak, kaltegarriak edo arriskutsuak ez diren jarduerak egin behar direnean, bai eta ordenantzan bertan aurreikusitako beste jarduera batzuetarako ere, herritarrek aldez aurretik idatziz egindako jakinarazpena nahikoa izango dute esku-hartze horiek martxan jartzeko. Alde zaharraren kasuan ordea, eta gune honek duen babes-mailaren ondorioz, aurrekomunikazioz bakarrik hasi daitezkeen esku-hartzeen zerrenda murritzagoa da.

Azkenik, eta aurrekomunikazioz izapidetzen diren jarduera eta obrak dokumentazioa aurkeztuta bakarrik has daitezkeenez, Udalak berauen jarraipena eta inspekzioi lanak areagotu egingo ditu.

 


X