(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

MARRAZKIAK ITSASO GARBI BATEN ALDE

MARRAZKIAK ITSASO GARBI BATEN ALDE

MARRAZKIAK ITSASO GARBI BATEN ALDE

Zero Zabor Uretan egitasmoa martxan Getarian

Getarian argi dute haurrek “itsasoa zaindu beharra dago”. Aurten ere  MATER ontzi Museo Ekoaktiboak zuzenduriko Zero Zabor Uretan egitasmoan parte hartzen ari dira Iturzaeta eskolako lehen hezkuntza 2. mailako ikasleak. Egitasmo honen leloari jarraiki, zaborrik hoberena sortzen ez dena, marrazki lehiaketa bat  martxan jarri da herriko hainbat eragile inplikatuz.

Herriko haurrek ITSAS HONDAKINEN arazo eta konponbideak erakutsi nahian, marrazkiak garatu dituzte. Hauek guztiak ikusgai daude udaletxeko  sarreran  ekainak 23 arte 12:00etatik 20:00etara ordutegian. Marrazki hauetatik bat, hoberen islatzen duena gaia herriko dendetan agertzeko aukera izango du. Horrela herriko komertzioak ere inplikatu nahi ditu Zero Zabor Uretan egitasmoak guztion artean itsasoa zaintzen laguntzeko.

Hemendik herritar guztiak animatu nahi ditugu udaletxeko sarreratik pasa eta marrazkia bozkatzera gaurtik ekainak 23 arte.


X