(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

2021. ordenantza fiskalaren aldaketak onartu dira behin betikoz

2021. ordenantza fiskalaren aldaketak onartu dira behin betikoz

Ordenantza fiskala Udalerrian agertzen joan diren beharrei egokitu da, bi moldaketa nagusirekin, biak ala biak Udalbatzaren bitartez bozkatu ostean: https://www.getaria.eus/eu/ordenantza-fiskalak-2/ .

Batetik, TAO zerbitzuaren tasa berria onartu da (langileek pegatina eskuratzeagatik 15,00€ko tasa). 2021eko martxoaren 30ean egindako ohiko Udal Batzarraren bozkatu zen aldaketa hau: aldeko bozak 11, kontrako bozak 0 eta abstentzioak 0 izan ziren.

Bestetik, Udalerrian etxebizitza hutsak detektatzeko egindako bilaketa-lanen ostean topatu diren “traba juridikoei” aurre egiteko moldaketa bat jarri da martxan. Bertan, besteak beste, 0,00€-ko alkilerrak edota prezio sinbolikoa dutenak onartuko ez direla jaso da.  2021eko maiatzaren 25ean egindako ohiko Udal Batzarraren bozkatu zen aldaketa hau: aldeko bozak 6, kontrako bozak 4  izan ziren.

2021eko uztailaren 28an argitartu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, ordenantza fisklaren azkenengo aldaketaren onarpena behin betikoz, behin alegazio zein informazio publikorako epea amaituta.

 


X