(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GETARIAKO UDALEKO ZINEGOTZIOK BAT EGIN DUGU EUSKARALADIAREKIN. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

GETARIAKO UDALEKO ZINEGOTZIOK BAT EGIN DUGU EUSKARALADIAREKIN. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Ast, 11/11/2020 – 13:58, GETARIAKO UDALEKO ZINEGOTZIOK BAT EGIN DUGU EUSKARALADIAREKIN. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, Getariako Udala

ERAKUNDE ADIERAZPENA

  • Getariako Udalak honakoa adierazi nahi du:

• Getariako Udalbatzak bat egiten du Euskaraldiarekin eta ekimenaren sustatzaile izango da. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du.

• Ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan eta bereziki udal barrura begira ekimena zabaltzea. Horrenbestez, ekimen honetan ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzeko urratsak emango ditugu, arduradun politikoak izan nahiz langileak izan.

• Ahobiziok euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dugu.

• Belarriprestok, gainerakoak gonbidatuko ditugu gurekin euskaraz egin dezaten, nahiz eta guk euskaraz edo gaztelaniaz erantzun.

• Getariako Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible  izan daitezen eta praktika horiei etorkizunean eutsi ahal izateko.

• Getariako Udalak, udal barruan ez ezik udalerrian ere, ekimenaren sustatzaile gisa, herritarrak gonbidatuko ditu Euskaraldiko ekimenean parte har dezaten eta izena emateko bideak erraztuko ditu.

• Getariako Udalak, bat egiten du ekimena Gipuzkoan elkarrekin, elkarlanean eta batera garatzearekin, lurralde mailako politika bateratu bati begira, ahalik eta udal gehienetan, mankomunitateetan, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

X